MANIFESTAZIOA IHESLARIEN BEGIETATIK

Posted: 2013/01/15 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Bilbon bihotzez Ziburutik, Bruselatik, Sao Tome-tik…

Milaka eta milaka lagun bildu ziren larunbatean Bilbon… fisikoki.

Alta, beste ehunka batzuk ere hor ziren, gogo eta bihotzez.

Horien artean, aspaldian beren herria utzi behar izan zutenak. Honela bizi izan dute Lapurdin, Bruselan, Cabo Verden, Sao Tome-n…

atzo

p005_f01_15603.jpg

Teknologia berriei esker zuzeneko jarraipena egin ahal izan zuten Bruselako beren etxetik Rakel Garcia eta Luis Moreno iheslariek. Bertan bizi diren euskal lagun batzuekin taldean segitu zuten telebista eta Internet bidez manifestazioa. Lanera joateko puntuan zegoela harrapatu zuen GARAk Luis atzokoan. Justu bi hitz egiteko denbora izan zuen Sopelakoak, laburrak baina umoretsuak eta esanguratsuak: «Munduko alkate onena izango dute baina, larunbatean, Bilbo txiki geratu zen».

Rakelekin denbora gehiagoz jardun arren, elkarrizketa ez zen lasaiagoa izan. Nola bizi izan zuen kontatzen hasi bezain pronto, emozioak gaina hartzen baitzion: «Pasada bat izan zen. Superhunkigarria. Lagunak eta ezagunak ikusteko aukera izan genuen. Gainera gure semeak etengabe mezuak eta argazkiak bidaltzen zizkigun. Bera ere oso hunkituta zegoen. Lagunak ere berdin. Oso une berezia izan zen guretzat».

Hogeita sei urte etxetik kanpo daraman deriotarrak aitortzen du «zorte handia» duela. «Beren ziegetan dauden presoak edota oso urrun edo sasian daudenak ditut buruan, gehienek ez baitituzte guk ditugun aukerak informazioa zuzenean jasotzeko», dio, horien artean Villabonako espetxean preso dauden Luisen anaia eta bere emaztea gogora ekarrita.

BILBO5

«Oxigeno dosia»

Bilbotik gertuago egonagatik, Ana Petralandak ere bertako karriketan bustitzeko aukerarik ez zuen ukan. Ziburuko bere etxetik (Dimakoa utzi zuela hogeita hamabi igaro dira), berak ere Interneten bidez egin zituen milaka pauso birtualak.

Oso «ederra» izan zela adieraztearekin batera, antolatzaileek eta Herriraren ekimena bultzatu eta lagundu duten guztiek egindako «lan itzela» nabarmendu zuen behin eta berriz.

Presoen egoeraren salaketa horren presente izatea poz handia izan da beretzat, «horiengatik dena eman behar baitugu». Baina bada zerbait oraindik gehiago gogobete duena. «Jasotzen ari ziren adierazpenen artean, norbaitek -apaiz batek- esan zuen han zegoela preso, iheslari eta deportatuak etxeratzeko. Horrek biziki hunkitu ninduen, iheslarien eta batik bat deportazioaren errealitatea ez baita usu aipatzen, eta egoera oso gordinak dira», adierazi du ahots urratuarekin hogeita zortzi urte deportatua daraman bere senarra Migel Anjel Aldana gogoan.

Bai Ana eta bai Rakel bat etorri ziren mobilizazio erraldoi horrek segida bat izan behar duela esaterakoan. «Pozgarria da oso ikustea gero eta jende gehiago, eta esparru askotarikoa gainera, gehitu dela. Baina ezin da egun bateko kontuan geratu», uste du Rakelek.

Kezka bera du Anak: «Hurrengo egunean eta hurrengoan ere segitu behar dugu baldintzak sortzen, ez soilik errepresaliatu guztiak etxeratu arte, gure herriaren askatasuna lortu arte baizik, finean, sufrimendu hori guztia zerbaitegatik baita».

Biak ala biak jakitun dira aurrean lan asko egiteko dagoela, eta bide horretan aitzinatzeko larunbatekoaren garrantziaz ohartzen dira. «Oxigeno dosi bikaina», Anaren esanetan.

-

«Hodeietan margotzen»

Gertutik, urrutira berriz. Afrikako Sao Tome irlan dago Alfontso Etxegarai. Larunbatekoaz galdetuta, zera dio: «Cabo Verden dagoen kamarada bati idatzi nion bertan egongo ginela, Bilboko kaleetan, gure ametsari segika: Euskal Herri askea eta gerrarik gabekoa. Bertan egongo ginela, gudarientzako beste agertoki bat margotzen hodeietan, batzuek `beste aro bat’ deitzen duten hori margotzen. Eta berak baietz erantzun zidan, bertan egongo ginela, baina ez hodeirik gabe euria egin dezakeela uste duten txotxolo batzuk bezala. Eta bertan egongo ginela, bezperan Athleticek galdu arren. `Hodeietako marrazkiak hor daude, oso gertu, baina eskuekin laztantzeko urrutiegi. Larunbat honetan, manifan, ia-ia begiekin ukituko ditugu», idatzi du Etxegaraik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s