GIZA ESKUBIDEAK IRTENBIDEA BAKEA

Posted: 2013/01/15 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Urkullurekin eta Barcinarekin batzartzen saiatuko da Herrira

 

2

Egun on denoi eta mila esker prentasurreko honetara etortzeagatik:

Zalantzarik gabe oso pozik gaude joan den larunbateko manifestazioarekin. Aurre ikuspen guztiak gainditu zituen egun historikoa izan zen, eta 100.000 pertsona baino gehiagok kaleak hartu zituzten giza eskubideak, irtenbidea, bakea, eta blokeorako indarrean den kartzela politikaren amaiera aldarrikatzeko.

BILBO8

Manifestazioaren izaera ikaragarri jendetsuaz gain, azpimarratzekoa deritzogu parte hartzaileen artean izandako pluraltasuna. Honek argi erakutsen du, sigla eta jokabide alderdikoein gainetik, herri honetan askotarikoa eta aski zabala den gehiengo baten borondatea eta exigentzia dela dispertsioari amaiera ematea, kartzeletako eskubide urraketekin bukatzea, eta irtenbide eta bake prozesuan aurrera egitea dela.

Ez dugu aipamenik gabe utzi nahi, halaber, mobilizazioak bildu zuen elkartasun adierazpena. Jakitun gara, deserrian eta kartzeletan dauden pertsonentzat, bai eta haien familientzat ere, hau da, dispertsioa, isolamendua eta zigorraren ondorio mingarriak zuzenean bizitzen dituzten pertsonentzat, oxigenoz beteriko injekzio bat izan zela urtarrilaren 12koa. Haiei denei gure besarkadarik sentikorrena eta animo guztiak bidaltzea gustatuko litzaiguke.

Martxa hau, dudarik gabe, egun oraindik gobernuek mantentzen duten blokeo egoera gainditzeko bultzada itzela izan da. Iadanik hala izaten ari da, presoen gaia eztabaida sozial eta politikoaren erdigunean baitago, gizarte gehiengoa zeharkatzen duen exigentzia izanik kartzela politikan urgentziazko urratsak ematea.

Jendearen mobilizazioa eskenatoki berriak eragiteko giltzarria dela asko frogatua geratu da. Zentzu horretan, euskal gizartea zoriondu nahi dugu emandako urrats garrantzitsuagatik, bai eta gure errekonozimendua adierazi ere, mobilizazio hau posible egin duten hainbeste pertsonen konpromiso eta lanari ere. Beraien ekarpenarekin herritarron olatu erraldoi hau altxatzeko gai izan diren milaka pertsona horien lana goraipatu nahi dugu. Urtarrilaren 12ko manifestaziora eraman gaituena, askotariko pertsona eta sektoreen artean osaturiko auzolan handi bat izan da, Euskal Herriko herri eta auzoetan ez ezik, nazioartean ere islatu dena. Auzolan horrek guztiak aurrera egin behar du orain, jarraitu eta hazi egin behar du, bide horrek bere fruituak emango dituenaz konbentzimendu osoa baitugu.

Larunbatekoa, giza eskubideak, irtenbidea eta bakearen agertokirantz ibiltzen ari den herri baten argazkia izan zen. Luzaroan jarraitu ezin duen blokeo egoerari emandako erantzun herritarra izan zen. Hortaz, larunbatean Bilbon iragandakoaz denok ondorioak ateratzeko ordua dela pentsatzen dugu:

• Gobernuak dira lehen hartzaileak, haien jokabidea ez baita iada defendagarria euskal gizartearen eta nazioarteko komunitatearen aurrean. Gatazkan inplikaturik dauden eragile guztiak pausuak ematen ari dira, eta honen aurrean Madrileko eta Pariseko gobernuek besoak gurutzaturik eta giza eskubideak larriki urratzen dituzten egoerak mantenduz jarraitzen dute. Raxoiri esan nahi diogu, gizarteari entzunez, bake prozesuaren aldeko hautua egiteko ordua heldu zaiola. Hollanderi, Raxoiren muturreko politikei atxikirik jarraitzeari utz diezaiola eskatu nahi diogu. Ipar Euskal Herrirako ere sostenga ezina da inmobilismoan mantentzea, are eta gehiago, lurralde horietan bake prozesua eta Aieteko adierazpena alderdi politiko guztien babesa jasotzen ari denean.

BILBO4

• Gasteizko eta Iruñeako parlementuei ere hainbat etxeko lan utzi dizkie larunbateko martxak: batetik, herritar guztien giza eskubideak errespetatuak izan daitezen, beharrezkoak diren neurriak sustatzea. Bestetik, herritargoaren bake eta konponbide nahiari jaramon eginez, gatazkaren ondorio guztiak gainditzeko politikak bultzatzea, bai biktima guztiei dagokien eremuan, bai eta preso eta errefuxiatuei dagokienean ere. Helburu hauek jorratzeko asmoz, gaur goizean bertan bilerak eskatu ditugu Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Yolanda Barcina presidentearekin.

• Larunbateko jende uholdeak, euskal gizarteko eragile guztioi ere erronka saihestezin bat aurkezten digu: posible da eta beharrezkoa da bakearen eta giza eskubideen aldeko egoera berriak eraikitzea, eta derrigorrezkoa da erronka honi pluraltasunetik ekitea. Jendeak irtenbideak eskatzen dizkigu, eta horretarako, gizarte gehiengoaren eskariak bilduko dituzten akordio zabalak beharrezkoak dira. Ziur gaude horretan datzala biderik eraginkorrenak, horregatik jarraituko dugu helburu horren alde lanean.

• Zalantzarik gabe, Herrirarengan ardura handia jarri du manifestazioak, larunbatean emandako pausua aintzat hartuz, indarra eta ilusioa herri, hiri eta auzo guztietara eramatea baita orain tokatzen dena, txoko guztietatik abiatuta, herritargoaren konpromiso aktiboari bideak eta espazioak eskaintzen jarraituz. Honenbestez, barne mailako lan mardula hastea dagokio Herrirari, eta horren berri emango da, xehetasun gehiagorekin, datozen egunetan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s