ESKUBIDEA DA, EZ DELITUA!

Posted: 2013/01/15 in EKONOMIA

Absolbitu egin dituzte ustez piketean aritutako hamazortzi lagunak

Herritarrak auzipetuen egoera salatzen, Bilboko epaitegi aurrean

 

Joan den astean epaitu ondoren, epaileak 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean ustez pikete informatiboan aritu ziren hamazortzi lagunak absolbitzea erabaki du, ez duelako frogatutzat eman salaketa ipini zuen supermerkatuaren inguruan egon zirenik autoaren zuloak zulatu zituztenean. Fiskaltzak, orain, hamar eguneko epea dauka helegitea jartzeko.

Bilboko Auzitegian epaitu zituzten hamazortzi lagunak, joan den asteko eguenean. Hain zuzen, informazioa banatzen pikete lanetan ari ziren lagun horietako bakoitzarentzat hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatzen zuen Fiskaltzak, eta zigorra mantentzeko eskaera egin zuen  epaiketan. Alabaina, auzipetuen aurkako froga nahikorik ez dagoela eta, epaileak egotzitako delituak onartu ezean koakzio delitua aintzat hartzea eskatu zuen, kasu horretan, zigorra zortzi hilabetekoa izango litzatekeelarik. Defentsak absoluzioa eskatu zuen, akusaziorik ez dagoelako eta ezer frogatutzat eman ez zelako.

San Juan kaleko supermerkatu batek jarritako salaketagatik identifikatu eta auzipetu zituzten hamazortzi lagunak, baina salaketa hori, gerora, kendu egin zutela jakinarazi dute auzipetuek. Horregatik, inolako zehaztasunik barik polizia autonomikoak lehenengo eta fiskalak gero delitu bat bere gradurik gorenean inputatzea salatu zuten. Salaketa ipini zuen beharginak be deklaratu zuen eguenean, testigu gisa, baina ez zen gai izan hamazortzi lagunetako bat be identifikatzeko. Esan zuenez, enpresak aginduta jarri zuen salaketa, aseguruarengandik autoaren matxuraren konponketa kobratu ahal izateko. Salaketa, hain zuzen, supermerkatuaren ibilgailu baten gurpilak zulatu izanagatik jarri zuten.

Busturialdeko 26 talde eta eragileren babesa jaso zuten auzipetuek, baita 2011ko urtarrilaren 27an greba orokorrera deitu zituzten ELA, LAB, EHNE, STEE-EILAS eta HIRU sindikatuena be. Hain zuzen, “kriminalizazio prozesu iraunkor bat” pairatzen ari direla salatu zuten sindikatu horiek, epaiketaren harira.  Jarrera judizial horren bidez, “erakundeak eta kapitalak euren joko arauetatik kanpo daudenei zigor bikoitza” ezartzen diela salatu zuen Arantza Fernandez de Garaialdek, EILASeko kideak. Alde batetik, arau kolektiboen bidez eskubideak zapaltzen direla salatu zuen sindikatu guztien izenean; eta, bestetik, inposatutakoaren aurka protesta egiten duenari zigor “indibidual, penal edo ekonomikoa, eta zenbait kasutan biak” ezartzea gaitzetsi zuen.

EH Bilduk greba eskubidea aldarrikatu eta elkartasuna adierazi zien epaitutako hamazortzi lagunei. Koalizioak legez besteko proposamena aurkeztu zuen, Eusko Legebiltzarrak lan eskubideak defendatzeagatik auzipetuei babesa eman diezaien. Gehiegikeria izugarritzat jo zuen fiskalak eskatutako kartzela zigorra.

 

epaiketa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s