BILBO BETEKO DUGU KARTZELAK USTEKO!

Posted: 2013/01/12 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Bilbon guztia prest jendetzaren emanerako

 

8181960556_dde958afe8_o

Baimen guztiak dituzte euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestaziorako; jendea bakarrik falta da

 

Handia espero dute antolatzaileek gaur Bilbon egingo den manifestazioa, eta halaxe izateko zantzuak daude. Hirurehun autobus baino gehiago bete dira dagoeneko, manifestaziora joango den jendearekin. Pilaketak ekiditeko, garraio publikoa erabiltzeko deia egin dute antolatzaileek. Guztia prest dute: baimen guztiak eskuan —Espainiako Auzitegi Nazionalak ere baiezkoa eman zuen atzo—, eta, ezerk huts egin ez dezan, 400 lagun musu-truk lanerako prest. Martxa 17:30ean abiatuko da Casilla aurretik, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira leloarekin.

Nolanahi ere, egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon, euskal presoen eskubideen alde. Karpa bat jarriko dute Areatzan, 11:00etatik 22:30era arte. Goizean herri kirolak, puzgarriak, rokodromoa, txalaparta eta grafiti tailerrak egingo dituzte, eta eguerdian musika izango dira. Janaria eta edaria ere egongo da.

Presoen gaia, puri-purian

Hainbat izan dira manifestazioari atxikimendua eman eta bertara joateko deia egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte eragileak. Deialdiarekin bat egin ez dutenak ere badira —EAJ, PSE eta PP, esate baterako—, baina, ez doazenek ere gaiari buruz hitz egin dute. Esate baterako, «gutxiago hitz egin eta gehiago egin» behar dela esan dio Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak ezker abertzaleari. Patxi Lopezek, berriz, «kalera irtenda» presoen egoera ez dela konponduko esan zuen atzo. Nolanahi ere, bietako inork ez zuen ukatu egoerari konponbidea eman behar zaiola. Horri uko egin dion bakarra PP izan da.

U123

Eusko Legebiltzarrean alderdien ika-mikarako gaia ere izan da. EH Bilduko legebiltzarkideek bideoa grabatu zuten hemizikloan, Bilborako deialdia eginez. Beraien egitekoa legeak egitea dela ekarri zuen gogora Julen Arzuaga bozeramaileak, baina, legeak betetzeko direla ohartarazi zuen. «Gu zuekin, zuek gurekin, Bilbo beteko dugu kartzelak usteko», esanez amaitzen da bideoa.

UPDri ez zaio gustatu bideo hori ikustea, eta legebiltzarkideak zigortzeko eskatu du. «Propaganda politikoa» egitea egotzi dio PPk ere koalizioa abertzaleari. Horregatik, Anton Danborenea legebiltzarreko mahaiko kideak araudia aldatzeko eskatu du, gehiago halakorik gertatu ez dadin. Haren ustez, «Batasunaren eskutik estrategia argia dago instituzioari zilegitasuna kentzeko».

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak jakinarazi du «aurrerantzean edozein talderen Legebiltzarraren erabilpen alderdikoia ekiditeko» erabakia proposatuko duela, astelehenean, Bozeramaileen Batzordean.

 

 

U124

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s