BILBORA GOAZ!

Posted: 2013/01/10 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Lokarri ere izango da etzi Bilbon euskal presoen eskubideen alde

Herritar sareak uste du “salbuespen” politika darabiltela presoen aurka, “zigorrean eta mendekuan oinarritutakoa delako”. 

Kataluniako 70 lagun ezagunek ere atxikimendua azaldu diote martxari.

mani

Lokarri herritar sareak atxikimendua agertu dio etzi Bilbon euskal presoen eskubideen alde izango den mobilizazioari (17:30, Casilla), eta iragarri du bere ordezkariak han izango direla. Herrira mugimenduak antolatu du ekitaldia.

“Urtebete pasatu da ETAk jarduera armatua betiko bukatu zuela, eta euskal gizarteak oso aukera ona du bake prozesua egonkortzeko eta bizikidetza eraikitzeko. Erronkari aurre egiteko irizpidea giza eskubideen errespetua da, eta presoek euren eskubideak bermatuta eduki behar dituzte”, esan du Lokarrik prentsa ohar batean.

Herritar sarearen arabera, “salbuespen” politika darabilte euskal presoen aurka, “zigorrean eta mendekuan oinarritutakoa delako. Justifikaezina da, are gehiago gaurko prozesua aintzat hartuta”. 

Egoerari konponbidea aurkitzeko “ezinbestekoa” dela deritzo alderdi politikoen akordioa.

mani1

Kataluniatik 70 atxikimendu

Kataluniako 70 lagun ezagunek ere atxikimendua azaldu diote larunbateko martxari. CiU (Carles Campuzano), ERC (Oriol Junqueras, Gemma Calvet, Joan Tarda), ICV-EUiA (Dolors Camats, David Companyon ) eta CUPeko (David Fernandez, Georgina Rieradevall, Quim Arrufat ) legebiltzarkideak daude haien artean, baita politika eta gizarteko kideak ere: Josep Lluis Carod Rovira ERCko presidente ohia, Ernest Maragall PSCko kide izandakoa, Consol Casals ekintzaile feminista, Vicent Partal Vilaweb.cat-eko zuzendaria, Lluis Llach abeslaria…

U124

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s