MURRIZKETARIK EZ!

Posted: 2013/01/08 in EKONOMIA

Eusko Jaurlaritzak %25 murriztuko du sektore publikoaren egitura

Josu Erkorekak jakinarazi du gobernuak martxoaren 12an onartuko dituela 2013rako aurrekontuak.

índice

Gobernu Kontseiluan eztabaidatutakoaren berri eman du prentsaurrean Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuei dagokienez, Erkorekak jakinarazi du martxoaren 12an onartuko dituela gobernuak, gero Eusko Legebiltzarrean eztabaida ditzaten.

Sektore publikoaren egituraren murrizketaz, Erkorekak azaldu du %25 murriztuko dutela enpresa publikoen egitura, eta ohartarazi du 79 entitate publiko eta gobernua parte den 132 erakunde daudela. Erkorekak adierazi duenez, legealdiaren amaierarako lortu nahi dute egitura %25 murriztea. Horrez gain, gogorarazi du bost goi kargudunetik bat kenduko dutela egitura publiko osoan.

“Funtzionamendu postuak murriztea” eta “sinergiak handitzea” da Jaurlaritzaren asmoa, Erkorekaren hitzetan. Jaurlaritzako bozeramaileak argitu du mozketa horrek ez duela eraginik izango zerbitzuan ezta enplegu publikoan ere. “Langile publiko guztiak beharrezkoak izango dira zerbitzu publikoak duten kalitatean mantentzeko”, azaldu du.

murriz1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s