“BABES MORALA ETA POLITIKOA”

Posted: 2013/01/08 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Otegik uste du abertzaleek aldebakarreko pausoak ematen segitu behar dutela

Larreina Amaiurreko diputatuak bisita egin dio Logroñoko espetxean.

Otegi 2009ko urritik daukate preso, ‘Bateragune auziagatik’.

ARNALDO

Rafa Larreina Amaiur koalizioko Espainiako Kongresuko diputatuak bisita egin dio gaur goizean Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiari Logroñoko espetxean (Espainia), 11:00etatik aurrera, eta bisitaren ondoren esan du Otegik eta biek uste dutela abertzaleek, Aieteko Adierazpena aintzat hartuta, aldebakarreko pausoak ematen segitu behar dutela “aurrera” egiteko eta Espainiako Estatua “mugitzeko”, “gatazka behin betiko konpontzeko”.

Gaixotasun sendaezinak dituzten euskal presoez eta “biktimen erreparazioaz” ere mintzatu dira, diputatuak esan duenez.

Otegi kartzelan egotea “injustizia” dela esan du Larreinak, eta “preso politiko” gisa jo du. “Bakea eta gizarte normalizatu bat lortzeko lan egiteagatik dago espetxean”, esan du Amaiurreko diputatuak. “Babes morala eta politikoa” azaldu dio.

BATERA

1.182 egun daramatza preso Otegik, Bateragune auzian Batasuna birsortzen saiatzea eta ETAko buruzagia izatea egotzita. Defentsak helegitea jarria du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez dira auziko beste lau presoak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s