ESPETXE POLITIKA EZ DA ALDATU

Posted: 2013/01/07 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Urtebete, eta gauzak lehen bezala

Gaur urtebete manifestazio erraldoia izan zen Bilbon.

Baina espetxe politika ez da aldatu.

MANI URTARRILA

Gaur urtebete egin zuten Bilbon euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio kolosala, “karrikak gainezka bete zituen mobilizazio historikoa” (argazki bilduma), Herrira mugimenduak gogoratu duenez, baina espetxe politikak lehen bezala jarraitzen du: sakabanaketa ez da amaitu, Parot doktrinak indarrean segitzen du, gaixotasun sendaezinak dituzten hamahiru preso daude… Etxerat-ek iazko abenduaren hasieran zioenez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboan 607 preso zeuden, 84 espetxetan sakabanatuta.

MANI4

“Aldarri erraldoi batek indarrean dagoen espetxe politikaren erabateko aldaketa eta konponbidearen alde Bizkaiko hiriburua hartu zuen. Hamabi hilabete igaro ondoren, Espainia eta Frantziako gobernuek muzin egin diote gehiengo handi baten eskaerari, eta giza eskubideen alorrean ondorio latzak eragiten dituen blokeo egoerari eusten diote”, salatu du Herrira-k.

MANI7

MANI2

Larunbatean izango da urte hasierako manifestazioa, atzera berriz Bilbon. Parte hartzera deitu du mugimenduak. “Herritarren aktibazioa eta mobilizazioa ezinbestekoa izango da ahulezia oinarri duen giza eskubideen urraketa amaitzeko. Bide horretan, urtarrilaren 12an oso pauso garrantzitsua emango dugu”. 

“Beste mobilizazio historiko bat” iragarri du. “Une honetan ditugun datuek argi erakusten dute larunbatean beste mobilizazio historiko eta erraldoi bat biziko dugula. Autobusen datuek iazkoak gainditzen dituzte”.

U124

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s