DENON ARTEAN …LORTUKO DUGU!

Posted: 2013/01/05 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Elkartasun gau berezia igande honetan Altsasun

 

 

Altsasuko Herrira Mugimenduak antolatuta, gaur urtarrilaren 5ean Elkartasun Gaua izango dugu herrian!

altsasu

 

Urtero bezala, errege gauarekin batera, jaia eta aldarrikapena lotuko duen eguna izango da. Altsasuarrek euskal preso politiko guztie elkartasuna adierazteko aukera izango dute, eta aurten bereziki, larri gaixo dauden 13 euskal presoei, azken aste hauetan egin dugun dinamikari jarraipena emanez. 21:30etan herri afaria egongo da zubiondo elkartean, eta ondoren, 23:30etan, kontzertuak Altsasuko Gaztetxean bi talde hauekin:

ARREBOTE: Altsasuko rumba taldea. (http://www.myspace.com/arrebote)

ITZIARREN SEMEAK: (www.itziarrensemeak.com)
Ska, punk eta reggae banda. RRVren semeak direla ozen aldarrikatu dute hasieratik. Ezin izan zuten lehen lerroan egon 80.hamarkadan, baina beti eraman dute munduari begiratzeko modu hori bihotzean. Iturri hartatik edanda, euren bidea egin nahi dute sinesten dituzten ideiak jai giroan aldarrikatuz.

Taldearen izena, Euskal Herriko kultura musikala ulertzeko ezinbestekoak diren Pantxoa eta Peio bikotearen “Itziarren semea” kantutik hartu zuten. Torturaren kontrako aldarrikapen horrek erakusten du, taldearen filosofia boteretsuen kontra eta zapaldutakoen alde abestea dela.

2006an batu ziren lehen aldiz Mungiako lokaletan. Lehen kontzertua 2007ko apirilean eman zuten Mungiako Gazte Asanbladaren eskutik eta uda horretan hainbat kontzertu eskaini zituzten eskualdeko herriko jai ezberdinetan. Hasierako taldekide berdinek jarraitzen dute (Ibon, Manex, Jebi, Asier eta Irkus), baina 2008tik Santutxutik aurkitu zuten Unaik jartzen ditu erritmoak.

Urte bereko ekainean lehen diska grabatu zuten Ondarroako Santos Records-en. Hamar kantu propio izan ziren. 2010eko otsailean “Bizkaiko Golfoak” diska grabatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki eta Martxel Arkarazo aritu zirelarik teknikari lanetan.  Mirentxuren patxaranak emandako bizi pozarekin Kantauri itsasoaren indarra gaineratu zioten. Edo beste era batera esan da, ska-patxaranari Guinnes garagardo beltzaren zaporea gehitu zioten.

Disko honi esker 50 kontzertu baino gehiago emateko aukera izan zuten eta 2011ko martxoa eta apirila artean “Lehen lerroan” izeneko azken diskaren grabaketa etorri zen, berriro ere Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazaroren gidaritzapean. 2012 hasieran EP berri bat kaleratu zuten “Basque of Brixton” izenburupean.

Bizkaitarrek disko berria aurkeztuko dute “Dale kandela” eta berriki Kuban egondakoak ditugu. Altsasuko kontzertua “Dale Candela Tour 2013ko” lehen kontzertua izango da.

Horrekin batera, urtarrilaren 12an Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrera joateko gonbitea luzatu nahi genizueke. Altsasun autobusak antolatzen ari gara eta aurreko urteko autobus kopuru bera ateratzeko erronka jarri dugu, 5 autobus hain zuzen ere. Beraz, animatu eta eskuratu zure tiketa ohiko lekuetan!

EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK ETXERA!
DENON ARTEAN…LORTUKO DUGU!

U127

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s