221.027 LANGABETUAK

Posted: 2013/01/03 in EKONOMIA

221.027 langabe izan dira abenduan Hego Euskal Herrian

Behera egin du langabeziak, eta azaro bukaeran baino 1.891 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe abendu amaieran.

Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duenez, 221.027 langabe izan dira Hego Euskal Herrian abendu amaieran. Hortaz, aurreko hilabetean baino 1.891 behargin gehiago geratu dira lanik gabe. Iazko abendutik aurtengora, berriz, 28.687 pertsona gehiago daude langabezian Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, Araban eta Bizkaian jaitsi da, batez ere, langabezia tasa (%1,22), eta apalago egin du behera datuak Gipuzkoan (%1,01). Nafarroan, ordea, hazi egin da apur bat lanik ez dutenen kopurua (95 pertsona gehiago daude lanik gabe).

Urte osoko eboluzioari erreparatuz gero, ordea, Araba da langabeen hazkunde handiena izan duen herrialdea (%18,85). Aldiz, Nafarroan hazi da gutxien tasa hori hamabi hilabetean (%10,65).

Zerbitzuen sektoreak eragin du langabe kopuruaren beherakada. Azaroan baino 2.741 langile gehiago zeuden lanean sektore horretako lanpostuetan. Aldiz, industrian eta eraikuntzan egin zuen gora lanik ez duten behargin kopuruak.

Datuak
Araba. Abendu bukaeran, 26.584 langabe.

Azarotik -327 (-%1,22); iazko abendutik, +4.216 (+%18,85).

Bizkaia. Abendu bukaeran, 94.811 langabe.

Azarotik, -1.174 (-%1,22); iazko abendutik, +12.915 (+%15,77).

Gipuzkoa. Abendu bukaeran, 47.688 langabe.

Azarotik, – 485 (-%1,01); iazko abendutik, +6.558 (+%15,94).

Nafarroa. Abendu bukaeran, 51.944 langabe.

Azarotik, +95 (+%0,18); iazko abendutik, +4.998 (+%10,65).

Hego Euskal Herria. Abendu bukaeran, 221.027 langabe.
Azarotik, -1.891; iazko abendutik, +28.687.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s