“PREMIAZKOA DA”

Posted: 2013/01/01 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uzteko eskatu du Herrira-k Martutenen

Martxa bat egin dute ehunka herritarrek espetxeraino, bertan preso eta minbiziak jota dauden Jose Angel Biguri eta Gotzone Lopez de Luzuriagaren askatasuna eskatzeko.

PRESO GAIXOAK

Bi zutabe abiatu dira Martuteneko kartzelarantz: Donostiako Atotxako epaitegietatik bata, eta Hernanitik bestea. Eguerdi aldera iritsi dira espetxera, eta bertan izan dira, besteak beste, EH Bilduko legebiltzarkide Marian Beitialarrangoitia eta Donostiako Bilduko zinegotzi Nora Galparsoro eta Nekane Burutaran.

Espetxearen atarian, ekitaldi bat egin dute. Biguriren eta Lopez de Luzuriagaren senideak bertan zirela, Herrira-k urtarrilaren 12rako Bilbon prestatu duen manifestaziora deitu dute; “hitzordu saihestezina presoen eskubideekin, irtenbidearekin eta bakearekin”, esan du Nagore Garcia plataformako eledunak.

Garciaren hitzetan, “premiazkoa” da gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea eta sakabanaketa politika bertan behera uztea. Preso gaixoek espetxean jarraitzea eta sakabanaketari eustea oinarrizko giza eskubideen aurkako neurriak direla ohartarazi du.

HERRIRA

U124

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s