“GAROÑA GOIAN BEGO”

Posted: 2012/12/30 in NUKLEAR-ETXERIK EZ!

«Garoña goian bego», zentral nuklearraren itxiera ospatu dute

Ekologistak Martxan taldeak Garoñako zentral nuklearraren itxiera ospatu du gaur Bilbon.

«Energia sistema berriztagarria, garbi eta segurua lortzeko bidean urrats garrantzitsua» dela adierazi dute Arriaga parean antolatu duten ospakizunean.

Arp-giz-4567458000014360

Kantuan, dantzan eta mota guztietako jantziak soinean hartuta ospatu dute Bilbon Garoñako zentral nuklearraren itxiera. Energia nuklearra «porrot egin duen teknologia» dela uste du gaurko itxiera jaialdia antolatu duen Ekologistak Martxan elkarteak eta Espainiako Estatuan diren beste zentral nuklearrak ere ixtea eskatu dute.

Nuclenorrek zentralaren jarduera eteteko baliatu duen gehiegizko zergaren argudioa «txantaia» dela esan du talde ekologistak. Honen jabe diren Endesa eta Iberdrolak modu horretan beste zentral nuklearren mozkinak ez ikutzea eta hondakin erradiaktiboen gaineko zerga berriak indargabetzea dutela xede salatu dute.

Laguntzarik gabe ekonomikoki ez da bideragarria energia nuklearra Ekologistak Martxan-en ustez, gainera arriskutsua dela salatu dute eta energia berriztagarrien garapena oztopatzen duela.

Amaieran euren desioa: «nuklearrik gabe bizi nahi dugu. Garoña goian bego».

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s