“BIDEZKO KALTE ORDAINA”

Posted: 2012/12/30 in EKONOMIA

Boliviak Iberdrolaren lau filial nazionalizatu ditu

«Bidezko kalte ordaina» agindu du Evo Morales presidenteak, eta «balio erreala» kobratzea espero du Iberdrolak

IBER

Evo Morales Boliviako presidenteak Iberdrolaren lau filial nazionalizatzeko agindu zuen atzo. Herrialdearen mendebaldeko La Paz eta Oruro eskualdeko argindar banatzaile nagusietan Iberdrolak dituen akzioak desjabetu ditu. «Neurri hau hartzera behartuta geunden, La Paz eta Oruro departamenduetan argindar zerbitzua bidezkoa izan dadin, eta zerbitzuaren kalitatea berdina izan dadin landa eta hiri eremuetan», argudiatu du Moralesek.

La Pazeko konpainiak Electropaz du izena, eta Iberdrolak akzioen %89,5 zituen. Oruroko Elfeo enpresan, ostera, akzioen %92,8 zituen. Horiez gain, Edeser zerbitzu enpresa eta Compañía Administradora de Empresas ere nazionalizatu ditu, biak Iberdrolaren menpekoak. Guztira, euskal konpainiak Bolivian dituen enpresen balioaren %83,5 osatzen dute lau filialek. Berria zabaldu bezain laster, Poliziak inguratu zituen lau filialen egoitzak.

ENDE Argindar Enpresa Nazionalak hartuko du lau filialen kontrola, eta Iberdrolari eman beharreko kalte ordainak 180 eguneko epean «konpainia independente batek» finkatutako prezioaren araberakoa izango da. «Bidezko konpentsazioa» eta «errespetuzko tratua» agindu du presidenteak, eta Iberdrolak «balio erreala» kobratzea espero du.

Hirietako eta landa eremuetako tarifetan desberdintasun handiak daudela azaldu du presidenteak, eta hori konpontzeko hartu dutela neurria. La Paz hirian, esaterako, 0,09 dolar ordaintzen dute orduko kilowatteko; landa eremuan, aldiz, 0,23 dolar.

Hala ere, Boliviako oposizioak salatu du desjabetzea ustelkeria kasuak ezkutatzeko «kezko hesia» dela. Izan ere, presoei xantaia egiten zioten funtzionario sare bat azaleratu da berriki, eta gobernua polemika betean dago.

IBERDROLA

Nazionalizazio katea

Nazionalizazio kate luze baten azken kate begia da atzokoa. Evo Morales 2006an boterera iritsi zenetik dozenaka desjabetze egin ditu gobernuak hidrokarburoen, argindarraren, meatzeen zein petrolioaren sektoreetan. Besteak beste, Erresuma Batuetako BPren filialak, Espainiako Repsolenak, Frantziako GDF Suezenak eta Italiako Telecomenak nazionalizatu ditu.

Azkena joan den maiatzean izan zen. Argentinak Repsolen filiala nazionalizatu eta bi astera, Moralesek TDE nazionalizatu zuen, REE Red Eléctrica Españolaren filiala. Cristina Fernandez presidentearen neurriari oso gogor erantzun zion Espainiako Gobernuak; Moralesi, aldiz, asko leunago. Halere, oraindik ez dute REEren kalte ordainen gaineko akordiorik lortu.

IBE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s