NAZIO BAT SELEKZIO BAT!

Posted: 2012/12/29 in INDEPENDENTZIA

Jaia, kirola eta aldarrikapena elkartuko ditu euskal futbol selekzioaren partidak Donostian

 

eh

 

Iluntzeko zortzietan abiatuko da Euskal Herriko eta Boliviako selekzioen arteko partida, baina aurrez jaia eta aldarrikapena izango dira protagonista Donostian.

ESAITek egun osoko egitaraua antolatu du eta Etxerat elkarteak presoen eskubideen aldeko elgarretaratzea ere antolatu du.

Orig_p032_f03

Ofizialtasunaren aldarrikapena «euskal gizartearen gehiengo zabalak» babesten duen aldarrikapena dela erakutsi nahi du gaur Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT-ek), pasa den astean gaurko antolatutako ekimenen berri emateko agerraldian adierazi zuten.

Argazki eta telebista kamera gehienak 20.00etatik aurrera abiatuko den partidara begira egongo diren arren, egun osoan zehar ofizialtasunaren aldeko aldarrikapen jaia antolatu du ESAITek. 

Egun osoan zehar musika, txoznak, kontzertuak eta puzgarriak antolatu dituzte Gasca kiroldegian. Eguerdirako profesionalen arteko eskuzko pilota partida antolatu dute eta 16.00etan Irrien Lagunak ikuskizuna Gascan bertan. 

Arratsaldeko bostetan kalejira izango da ofizialtasunaren alde Boulevardetik abiatuta, Gascan amaituko da ekitaldiarekin eta ondoren partida pantaila erraldoiean jarraitzeko aukera izango da.

Partidaren osterako gorde dute festaren atal nagusia, Ska keitan eta La Pop’lla 2.0 taldeak ariko dira giroa berotzen.

EHHH

Etxeraten deialdia 

Esaitek antolatu duen festan Etxerateko bi kidek ere hartuko dute hitza eta 19.00etan kontzentrazioa deitu dute Anoetako sarrera nagusiaren aurrean.

Urtarrilaren 12ko Bilboko manifestazioa indartzeko ere baliatuko dute gaurko protesta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s