“LLENAR LAS CALLES PARA VACIAR LAS CÁRCELES”

Posted: 2012/12/29 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

La denuncia de la política penitenciaria toma las calles el último viernes

 

U125

El último viernes de 2012 dejó un rastro de movilizaciones que sumaron las voces de miles de personas en contra de la política penitenciaria, con la vista puesta en la cita del día 12 en Bilbo.

El reto es «llenar las calles para vaciar las cárceles».

p002_f01_229x192.jpg

 

Concentraciones e iniciativas de toda índole tuvieron lugar ayer en centenares de pueblos y barrios coincidiendo con la cita habitual de los últimos viernes de mes, en los que se intensifican las movilizaciones por los derechos de los represaliados vascos. En plenos festejos navideños y siendo el de ayer el último viernes de año, en muchos puntos la reivindicación tuvo una caracterización especial y en todos ellos estuvo de relieve la importancia de llenar las calles de Bilbo el próximo 12 de enero.

En Arrasate, por ejemplo, una furgoneta con carteles recorrió las calles durante ocho horas, para denucniar «la cruda realidad» de familiares y allegados, condenados a soportar «horas y horas de carretera, el peligro, el gasto económico…para hacer una visita de 40 minutos».

En Iruñea, realizaron una encartelada ininterrumpida durante 12 horas frente al Parlamento, en la que participaron por turnos partidos políticos, sindicatos y agentes sociales, y desde la que se envió «un sentido abrazo a todas las personas que este último fin de semana de 2012 vuelven a recorrer miles de kilómetros». Tras resaltar que es «imprescindible la activación, compromiso y movilización ciudadana, llamaron a acudir el próximo día 12 a Bilbo, porque «hay que llenar las calles para vaciar las cárceles».

Además, hubo concentraciones en Muskiz (40), Ajangiz (20), Idiazabal (53), Uharte (27), Lekeitio (189), Mallabia (29), Bilbo Arriaga (500), Sabin Etxea (100), Ondarroa (208), Zeberio (42), Mundaka (18), Beasain (103), Lizarra (64), Bergara (64), Elorrio (106), Iurreta (12), Sondika (17), Zarautz (180), Etxalar (20), Getaria (72), Antzuola (30), Elgeta (10), Lazkao (78), Legorreta (20), Zegama (30), Zaldibia (178), Muxika (29), Plentzia (31), Gorliz (13), Usansolo (28), Zumaia (75), Gernika (77), Bermeo (50), Ugao (160), Eibar (110), Irurtzun (28), Azkoitia (98), Gatika (44), Otxandio (75), Aulesti (135), Erandio (76), Arrasate (350), Ordizia (60), Abanto (30), Orereta (230), Sestao (80), Elgoibar (47), Iruñea (417), Arbizu (67), GamizFika (20), Usurbil (107), Berango (35), Zuia (50), Itzubaltzeta (98), Segura (50), Algorta (350), Gasteiz (830), Sopela (100), Sopuerta (52), Leioa (86), Barakaldo (90), Arraia-Maeztu (19), Zamudio (25), Lesaka (40), Tafalla (70), Larrabetzu (113), Lezo 45), Santurtzi (120), Deba (200), Bakio (49), Hernani (700), Berriozar (40), Etxarri (115), Mungia (50), Irun (350), Balmaseda (25), Bera (24), Baztan (26), Lekunberri (42), Urretxu-Zumarraga (70), Zaldibar (32), Durango (260), Anoeta (38), Berrobi (12), Berastegi (31), Gaztelu (14), Ibarra (60), Ikaztegieta (20), Irura (25), Leaburu-Txarama (8), Lizartza (43), Tolosa (80), Zizurkil (46), Alonsotegi (30), Larresoro (30), Donibane Lohitzune (250), Donibane Garazi (120), Donapaleu (40), Maule (30), Uztaritze (32), Zegama (30), Bastida (25), Oion (25), Legutio (12), Amurrio (60), Agurain (65), Murgia (50), Irun (350), Andoain (60), Karrantza (30).

Además, también hubo movilizaciones por los derechos de los presos el jueves, como la que reunió a 89 personas en Burlata.

U124

Aitor Kortazar llega a Laudio

En Laudio, esperaban anoche la llegada de Aitor Kortazar, para brindarle un primer recibimiento en Areta. Según comunicaron desde su localidad natal, su excarcelación debía haberse producido el día 22, pero Kortazar tuvo que esperar hasta ayer para recobrar la libertad, tras salir de la cárcel de Fresnes. Tras su excarcelación fue conducido a Madrid, desde donde se esperaba su llegada a Laudio.

 

U126

 

EPPK: «Ninguno podemos permitir que hundan la viabilidad del proceso»

El Colectivo de Presos y Presas Políticos Vascos (EPPK) ha recalcado en un comunicado su apuesta prioritaria por el fin de la dispersión, haciendo hincapié en que «reunir a todos en Euskal Herria creará nuevas condiciones y facilitará nuevas opciones para todas las partes». En el texto llegado a GARA, recuerda que viene desarrollando una dinámica continua al respecto desde febrero de 1996, pero añade que «ahora estamos en el momento de dar pasos decisivos junto a la ciudadanía vasca y a los agentes sociales, políticos e institucionales».

PRESOAK

«Lo que está en juego no es mejorar nuestra situación -destaca EPPK-, sino que lo que está en juego es la viabilidad del proceso, una viabilidad que el enemigo quiere hundir de modo pertinaz e irresponsable, y eso es algo que ninguno podemos permitir».

De cara a 2013, el Colectivo anuncia algunas iniciativas que llevará a cabo con ese objetivo. Para empezar, hoy mismo será día de ayuno en todas las prisiones «para reivindicar el fin de la dispersión y la repatriación». El sábado 12 de enero, con motivo de la manifestación de Bilbo, los miembros de EPPK realizarán una huelga de comunicaciones y no tendrán visitas: «Estaremos en Bilbo, junto a familiares y amigos». Y desde enero, cada tercer viernes de mes será jornada de iniciativas por la excarcelación de los presos sometidos a la doctrina de alargamiento de condenas y para los que están privados de la libertad condicional; y cada último viernes de mes habrá iniciativas por la repatriación.

Antes de exponer que es un momento decisivo para avanzar, EPPK destaca en el comunicado que «por encima de las dificultades, ahí están los pasos dados en este año. La base puesta nos coloca en condiciones para nuevos saltos». Cita, por ejemplo, que el Colectivo ha «actualizado su posicionamiento político», que ha ampliado y fortalecido su organización interna y externa con una dirección y una interlocución, y que ha recuperado relaciones con agentes sociales y políticos. Considera que ha provocado movimientos. Y remarca lo ocurrido con Josu Uribetxeberria, caso que dio pie a una lucha por su excarcelación dentro y fuera de las cárceles que para EPPK concluyó con una «gran victoria».

En su balance alude también a las elecciones al Parlamento de Gasteiz, para estimar que su resultado ha fortalecido el camino de la Declaración de Aiete y la decisión de ETA. El Colectivo considera que el nuevo lehendakari tiene «el reto de responder positivamente a los deseos y las demandas» ciudadanas, y en concreto a la desaparición de la dispersión, el cambio de la política carcelaria y el fortalecimiento del proceso.

Frente a todo ello sitúa la actitud del gobiernos español y francés, afirmando que insisten «ciegamente» en seguir instalados en «las claves del enfrentamiento armado». EPPK ve claro que pretenden convertir la política carcelaria en «la clave del bloque político» y que lo hacen sin tener ya «ninguna excusa, ni política ni tan siquiera ilegal».

 

 

606 euskal presorekin amaituko da urtea

Etxerat-ek abenduko hilabetekarian salatu du gaixotasun larriko 13 preso daudela eta 88 presori bizi osoko zigorra ezarri dietela

Herrira mugimenduak urtarrilaren 12ko manifestazioaren alde egin du Iruñean

Etxerat elkartearen arabera, abendu amaiera honetan 606 euskal preso daude 84 espetxetan banatuta, gehien-gehienak Espainiako (445 preso) eta Frantziako kartzeletan (134 preso). Beste bederatzi preso, beste herrialde batzuetako kartzelaren batean daude. Kolektibo zabal horretatik zazpi preso baino ez daude Euskal Herriko espetxeetan, eta 11 preso etxean konfinatuta daude. Horiexek dira euskal presoen egoera eta espetxeetako sakabanaketa laburbiltzen duten zifra gordinak. Etxerat-ek abenduko bere hilabetekarian gogora ekarri nahi izan du «zigorrezko politika hori» senide eta lagunei ere ezartzen zaiela. «Euskal jendartearen gehiengoak esperantza garai berriak bizi dituen honetan, guk egunero pixkanaka okerrera egiten duen errealitate krudela bizi dugu».

Euskal presoen eskubide urratzeen gaineko azterketa egin du Etxerat-ek hilabetekarian. Egun, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru preso daude. Adibide gisa, azaroaren 24an Frantziako Saint Maur espetxean Jon Bienzobasekin gertatukoa jarri du. Hamar egun lehenago sudurrean ebakuntza bat izan eta 19:00etan sudurretik odola botatzen hasi zen. Nahiz eta egoeraren berri eman, ez zioten jaramonik egin, harik eta goizaldean, zazpi ordu beranduago, hemorragia handituz hasi zen arte. «Ahotik odol koaguluak eta guzti botatzen hasi zen», eta funtzionarioak urduritzen hasi ziren. Azkenik, 06:30ean eraman zuten larrialdietara. «Hasieran larriegia ez zen arazoa bat, hil edo biziko kontu bat izan daiteke arreta medikoaren faltagatik», ohartarazi du Etxerat-ek.

Bizi osoko zigorra 88 presori

Abenduaren 3tik Ramon Uribe preso usurbildarra eta Juan Ramon Rojo irundarra aske behar zuketen, eta Juan Lorenzo Lasa ere laster zen irtetekoa. Alabaina, azken unean, hirurei bizi guztiko espetxe zigorra ezarri diete, eta jada 88 dira 197/2006 doktrinaren menpe diren presoak. Jakes Esnal, Frederik Haranburu eta Jon Kepa Parot dira horietatik hiru; hirurak Frantziako espetxeetan daude. Etxerat-ek gogora ekarri duenez, aurten Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak doktrina bertan behera uztea ebatzi du, baina Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrinaren aurkako helegiteak atzera botatzen ditu oraindik ere.

ARGAZKIAK

Era berean, 138 euskal presok zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak beteta dauzkate Etxerat-en arabera. Gainera, Etxerat-ek salatu duenez, Frantzian zein Espainian presoak bakartu egiten dituzte: «Isolamenduaren aplikazio zorrotza euskal preso politikoen bereizgarria da». Hamabost preso dira, guztira.

Gainera, beste hainbat eskubideren urratzea ere salatu du Etxerat-ek. Adibidez, Aitor Kortazarren kasua azaldu dute. 2003an atxilotu zuten, eta abenduaren 22an zigorra osorik bete arren, Frantzian jarraitzen du, Fresnesen. «Ez dute aske utzi, eta ez presoak ezta haren senide eta abokatuak ere ez dute ulertzen zergatia». Helegitea jarri dute, baina Eguberrietako jaiegunek atzeratu egin dute tramitazioa.

Lierni Armendariz eta Oroitz Salegiren kasua ere salatu du. Biak guraso izan aurretik, Mansillako espetxean zeuden, baina haurra izan baino bi hilabete lehenago Armendariz Aranjuez ko kartzelara aldatu zuten. Ordutik, hirurak elkartzeko ahaleginak egin dituzte, baina Salegik oraindik ez du ezagutu bere semea. «Aitatasun zein familia osatzeko eskubideak ere urratzen dira».

Abenduaren 15ean, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakari izateko inbestidura saioan, Etxerat-eko kideek gutun bat helarazi zioten. «Egoera aldatu ahal izateko inplikazioa eskatzen zitzaion. Jada ez baitugu justifikaziorik onartzen, jada ez dago aitzakiarik». Espetxe politikaren ondorioak arintzeko ere eskatu zioten Urkulluri.

HERRIRA DURANGO7

Urteko azken ostirala

Urteko azken ostirala izaki, Herrira-k presoen eskubideen aldeko ekitaldi berezi bat egin du Iruñean, parlamentuaren aurrean. Eguerdian hasita, zortzi orduko elkarretaratzea izan zen. Hasieran, Fran Balda eta Maider Caminos Herrira-ko kideek «besarkada eta txaloak» helarazi zizkieten asteburuan milaka kilometro egingo dituzten presoen senide eta lagunei. Baldak azpimarratu zuenez, «oraindik ere preso eta iheslarien eskubideen eremuan ez da inondik inora pausorik eman».

Haren ustez, horrek Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera zein den erakusten du. Egoera guztiz iraultzeko mobilizazioaren garrantzia azpimarratu zuen, eta, horregatik, dei egin zuen urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziora joateko. «Gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari gara, eta adierazle izanen den jendearen borondatea eta nahia adieraziko dugu».

Bilbon ere elkarretaratze berezia egin zuten urteko azken ostiralean. Bilboko auzoetatik sei zutabe irten ziren, Arriaga plazan elkartzeko. 500 lagunek hartu zuten parte bertan, eta, gainera, 100 lagun izan ziren Sabin Etxean.

Euskal Herriko herri eta hiri askotan egin ziren elkarretaratzeak; besteak beste, hauetan: Zeberion (42 lagun bildu ziren), Elorrion (106), Durangon (260), Sondikan (17), Erandion (76), Bakion (49), Mungian (50), Larrabetzun (113), Gasteizen (830), Zuian (50), Otxandion (55), Lezon (45), Irunen (350), Zarautzen (180), Getarian (72), Zumaian (75), Zaldibian (178), Arrasaten (350), Deban (200), Anoetan (38), Berrobin (12), Berastegin (31), Gaztelun (14), Ibarran (60), Ikaztegietan (20), Iruran (25), Leaburu-Txaraman (8), Lizartzan (43), Tolosan (80), Zizurkilen (46), Berriozarren (40) eta Irurtzunen (28). Elkarretaratzeez gain, izan ziren bestelako mobilizazioak ere: Arrasaten, hamabi orduz aritu ziren furgoneta batekin herrian zehar, urtarrilaren 12ko manifestaziora deituz. Deban, berriz, ekitaldia egin zuten 200 lagun inguruk.

HERRIRA DURANGO2

% 53

Presoak askatzearen alde.

Euskobarometroaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren erdiak baino gehiago euskal presoak askatzearen edo haien zigorrak murriztearen alde daude. %24 dira bakarrik neurri horren aurka agertu direnak.

138 euskal presok daukate zigorraren 2/3 edo 3/4 beteta

197/2006 doktrina aplikatu dieten euskal presoez gain, beste 138k zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak beteak dituzte. Hori hala, baldintzapean aske, libre beharko lukete, baina gatibu jarraitzen dute. 138 preso horietatik 126 Espainiako Estatuan daude, eta hamabost Frantziakoan.

 

 

88 euskal presori aplikatu diete jada 197/2006 doktrina

Abenduan Ramon Uribe, Juan Ramon Rojo eta Juan Lorenzo Lasa Mitxelenari aplikatu diete bizi osorako espetxe zigorra, eta, ondorioz, 88 dira jada 197/2006 doktrinaren bitartez zigorra luzatu dieten euskal presoen kopurua. 88 horietatik 68k oraindik preso jarraitzen dute.

Laurogei espetxetan baino gehiagotan

Euskal presoak 84 espetxetan sakabanatuta daude; horietatik zazpi soilik daude Euskal Herriko espetxeetan; 445 preso Espainiako Estatuko 45 espetxetan sakabanatuta; 134 preso Frantziako Estatuko 32 espetxetan; preso bana daude Portugalen, Ipar Irlandan eta Eskozian eta lau preso Ingalaterran.

 

U126

Frantziako eta Espainiako gobernuei aurre egiteko eskatu dio EPPK-k Urkulluri

«Ordezkatzen duen Euskal Herriaren nahi eta eskaerei positiboki erantzuteko erronka» duela esan dio

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri eskatu dio «gatazkaren konponbidean herritarren interesen alde erabakitasunez ekiteko» eta «herritarren mandatu eta babesarekin, Frantzia zein Espainiako gobernuei aurre egiteko» eskatzeko. BERRIAra igorritako agiri baten bidez, «Egoera politiko berria plazaratu eta aukera politiko berrietarako baldintzak ezarri» direla aitortu arren, Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera salatu du irmo EPPK-k; izan ere, uste baitu «hasitako prozesuan inplikatu baino gehiago, aurreko egoeran bageunde bezala itsuki, enfrentamendu armatuaren gakoetan ainguratuta» daudela.

«Bi-biek gatazkaren ondorioei heltzeko inongo asmorik gabe, espetxe politika blokeo politikoaren ardatz bilakatu nahi dute. Prozesuaren kontrako aingura», adierazi du euskal presoen kolektiboak, baina gogorarazi du «inolako aitzakiarik» ez dutela sakabanaketa mantentzeko, «ez politikorik, eta are gutxiago legalik».

EPPK-k iragarri du gaur baraua egingo dutela; urtarrilaren 12an, berriz, Bilboko manifestazioari begira «komunikazio greba» egingo dute, eta, hala, bisita oro bertan behera utziko. Hilero, gainera, hirugarren ostiralean, 197/2006 doktrinaren aurkako ekintzak egingo dituzte urtean osoan.

Hona, hitzez hitz, EPPK-k BERRIAra igorritako agiria:

«Hilabete luzeak joan dira gatazka politikoaren gakoak aldatu direnetik. Egoera politiko berria plazaratu eta aukera politiko berrietarako baldintzak ezarri direnetik. Aieteko adierazpenak, ETAren erabakiak, euskal jendartearen eta nazioarteko eragileen inplikazioak ibilbide berria erakutsi digutenetik.

Gasteizko parlamenturako hauteskundeetan ibilbide hori indartuta atera da.EH Bilduk indartsu okupatu ditu jesarlekuak ardura handia bereganatuz. Lehendakari berriak, ordezkatzen duen Euskal Herriaren nahi eta eskaerei positiboki erantzuteko erronka du, gatazkaren konponbidean herritarren interesen alde erabakitasunez ekiteko. Orain aukera ezin hobea du sakabanaketa amaiarazi, espetxe politika aldarazi eta prozesua indartzeko. Hautua egin, herritarren mandatu eta babesarekin Frantzia zein Espainiako gobernuei aurre egiteko.

EPPK-k zuzenean dagokion eremutik, marraztutako norabidean ekarpena egin du. Posizionamendu politikoa gaurkotuz, akordioa izenpetzetik gaurdainoko ibilbidean prozesu politikoan sakonduz. Barne zein kanpo antolakuntza, zuzendaritza eta mintzakidetzarekin sendotuz eta zabalduz. Bitartekarien bidez, eragile sozial eta politikoekiko hartuemanak berreskuratuz. Iazko urte bukaerako ekimenekin eztabaida politikoan kokatuz eta mugimenduak eraginez. Aldi berean, euskal gizarte eta eragileekin batera, Josu Uribetxebarriaren etxeratzea ahalbidetu zuen borrokaldia gauzatu eta garaipen bikaina lortuz. Beraz, neurrien aurrean irmo eta prozesuaren garapena sustatzeko urratsak egiten. Zailtasunen gainetik, urtebetean egindako urratsak hor dira. Jarritako oinarriak jauzi berrietarako baldintzetan kokatzen gaitu.

Kontrara, Espainiako eta Frantziako Gobernuak bere horretan dira, irekitako prozesuan inplikatu baino, aurreko egoeran bageunde bezala itsuki, enfrentamendu armatuaren gakoetan ainguratuta. Lehena, gako antiterroristan oinarritutako diskurtso eta posizio itxienarekin; bigarrena, bere menpeko euskal lurraldetan aurrekaririk gabeko adostasun zabal eta aukera politikoen beldur bailitzan,errepresio gosez oldarturik, Espainiarekiko lerrokatzea irudikatzen.Biak bortitz oso.

Bi biek gatazkaren ondorioei heltzeko inongo asmorik gabe, espetxe politika blokeo politikoaren ardatz bilakatu nahi dute. Prozesuaren kontrako aingura. Espainiaren kasuan, bizi duten krisi politiko orokortua saihesteko euskarri politiko gisa. Beste garaipen edota arrakastarik eskaintzerik ez duten honetan, tinkotasun adierazle gisa.

Aldiz, inolako aitzakiarik ez dute sakabanaketa mantentzeko, ez politiko are gutxiago legalik. Estatuoi dagokie salbuespeneko egoera eta neurri oro indargabetzea. Sakabanaketa amaitzea, euskal presoak Euskal Herriratzea. Marko legal antiterrorista eta bere ondorioak indargabetzea, auzi politikoak amaitzea. Estrasburgoko erabakiaren aurka preso eta bahitu gisa mantentzen dituzten guztiak berehala askatzea, gaixotasunekin direnak etxeratzea…

Gure helburua libre bizitzea da, Euskal Herri librean. Borrokatzeagatik espetxeratu gaituzte eta borrokatzen segitzen dugu. Hain zuzen, euskal militante politiko eta herritar bezala gure herriaren eraikuntzan parte hartu nahi dugulako kaletik. Gure indarra gainerako herritarrenari erantsi nahi diogulako. Euskal jendarteak hori ulertzen du eta positiboki barneratu du.

Helburu horri begira Kolektiboaren apustu politikoa lehenik sakabanaketa amaitzea da. Euskal Herrian denok biltzeak bestelako baldintzak sortu eta aukera berriak erraztuko dituelako alde guztientzat. 1996ko otsailaz geroztik Euskal Herriratzeko etenik gabeko dinamikan murgilduak gara.Orain, euskal jendartearen eta eragile sozial, politiko eta instituzionalekin batera urrats erabakigarriak egiteko garaian gaude. Jokoan duguna ez da gure egoera hobetzea, jokoan dagoena prozesuaren bideragarritasuna da, etsaiak temati eta arduragabeki zapuztu nahi duena eta lor dezan inork permititu ezin duguna.

Agiri honen bidez, 2013ari begira dinamika berritua iragartzera gatoz:

-Abenduaren 29an barau eguna egingo dugu espetxe guztietan sakabanaketa amaitu eta Euskal Herriratzea aldarrikatzeko.

-Urtarrilaren 12an, Bilbon deitua den mobilizazio erraldoiaren egunean komunikazio greba burutuko dugu, bisita oro bertan behera utziz. Senide eta lagunekin, herritarrekin,Bilbon izango gara. Hitzordu garrantzitsu honek auzo herri eta maila orotan,dinamika iraunkor eta eraginkorra ekarri behar du. Guztiok mobiliza gaitezen deialdi berezia egin nahi dugu, guztion esku dago eta egoera iraultzea.

-Urtarriletik aurrera hileko hirugarren ostiralean doktrinapean bahiturik direnak berehala kaleratzeko eta kondizionalean daudenak ere kaleratzeko ekimenak burutuko ditugu. Hileko azken ostiralean Euskal Herriratuak izateko ekimenak.

EPPK, 2012ko abendua».

 

U127

Gaixo larri direnak askatzeko eskatu du Gasteizko Udalak

Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal presoak aske uzteko eskatu zuen atzo Gasteizko Udalak, EAJ, Bildu eta PSE-EEko zinegotzien aldeko botoekin; PPkoek kontra egin zuten. Gaixorik larri daude bi euskal preso horiek, eta Gasteizkoak dira. «Arrazoi humanitarioengatik» eta «egungo legeria betez» aske uzteko eskatu zuen udalak, eta horretarako tramiteak egiten diren bitartean espetxerik gertuenera ekartzeko. Udalak onartutako mozioaren berri helaraziko die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako arduradunei.

Atzo onartutako mozioa EAJk eta Bilduk aurkeztu zuten, baina berrehun lagunek baino gehiagok izenpetu dute. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Jose Angel Cuerda Gasteizko alkatea izandakoa, Bernardo Atxaga eta Toti Martinez de Lezea idazleak, PSE-EEko hautetsi ohi Julio Herrero eta Ana Galparsoro, Artium museoko zuzendari Daniel Castillejo, Carmelo Ortiz de Elgea eta Juan Mieg artistak, Iñaki Lete eta Luis Galdos doktoreak eta Iker eta Eneko Pou eskalatzaileak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s