IRTENBIDEA ERRAZA DA

Posted: 2012/12/29 in EH BILDU

Mintegi: “ETA mintzakide baten zain dago, biktimez presoez eta armez hitz egiteko”

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen taldeko bozeramailearen esanetan, irtenbidea “erraza” da

Espainiako eta Frantziako gobernuek jarrera “intransigentearekin” jarraitzen ez badute.

LAURA

“ETAk armak eman nahi ditu”, baina mintzakide baten zain dago “nori eta zein baldintzatan eman jakiteko”. Efe berri agentziak Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileari eginiko elkarrizketa batean, Mintegik esan du Espainiako Gobernuak “epe motzean” amai dezakeela indarkeria, ETAk armak eman nahi baititu. Armez hitz egiteaz gain, biktimez eta presoez ere mintzatu nahi da erakunde armatua.

Mintegiren ustez, irtenbidea “erraza” da, gobernuek jarrera “intransigentea” alboratu eta biktimez, presoez eta armak emateaz eztabaidatzeko egutegi bat ezartzen badute. Arazo politikoei irtenbide politikoak eman behar zaizkiela gaineratu du.

Ohartarazi du gatazka armatu bat duen munduko edozein gobernu pozarren egongo litzatekeela halako egoera batekin, eta erantsi du: “Arduragabekeria politiko izugarria iruditzen zait entzungor egitea borroka armatua amaierari buruzko eskaera bati”.

Mintegiren hitzetan, bakeak ezin du izan “autista edo oroimenik gabekoa”, eta aitortu du prozesu “gogorra” dela “eragin duen eta oraindik eragiten ari den sufrimendu izugarriagatik”. Izan ere, indarkeria molde ugari izan direla oroitarazi du: “Armatua, juridikoa, eskubideen urraketak, torturen eta bahiketen ukazioa”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s