INDEPENDENTZIA!

Posted: 2012/12/28 in INDEPENDENTZIA

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren erdiak daude independentzia erreferendum baten alde

 

Euskobarometroaren arabera, %31k nahi dute independentzia.

Gainera, hiru herrialde horietako biztanleen %83k diote krisi ekonomikoaren eragina nabaritzen dutela.

INDEPENDENTZIA

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren erdia dago independentziaren inguruko galdeketa bat egitearen alde, Euskobarometroaren arabera.

Gaur ezagutarazi ditu emaitzak inkesta egiten duen EHUko irakasle Francisco Llerak. Jasotako datuen arabera, %38 dago erreferendum bat egitearen aurka. Independentzia bera nahi dutenak, ordea, gutxiago dira: %31. Aldiz, %55ek dute independentzia lortzeko desio “gutxi” (%22) edo “batere” (%33).

Independentziarako desio “gutxi” edo “batere” ez dutenak gehiengo dira alderdi konstituzionalisten artean (%81). EAJren aldekoen artean, ordea, %47 dira independente izateko nahi “gutxi” edo “batere” ez dutenak. EH Bildu ez da aukera horretan azaltzen.

1.200 elkarrizketa egin zituzten urriaren 29tik azaroaren 16ra bitartean; 400 herrialde bakoitzean. Krisi ekonomikoaz, %83k esan dute krisiaren eragina nabaritzen dutela; iaz baino %11 gehiagok. %61entzat lana da kezka nagusia, eta %72k uste dute krisialdiari aurre egiteko neurriek ez dutela justifikaziorik.

Aurreko Jaurlaritzari buruzko iritzia ere jaso du Euskobarometroak. %51k uste dute “Euskadirentzat txarra” izan dela exekutiboa; sei hilean %9 hazi da hori uste dutenen kopurua. Mariano Raxoi Espainiako Gobernuaren kudeaketa, berriz, %86k jotzen dute txartzat.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan izandako emaitzekin “oso edo nahiko ados” agertu dira %57. EAJren eta EH Bilduren arteko akordioa da herritarrek aldezten dutena (%26), eta EAJren eta PSEren arteko akordioa da bigarren aukera gustukoena (%23).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s