ETXERA!

Posted: 2012/12/28 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Larunbatean elkarretaratzea egingo du Etxeratek Donostian, U12ko mobilizazioaren atarian

ETXERA

Abenduaren 29an elkarretaratzea egingo du Etxeratek Donostian, euskal selekzioaren alde Esaitek antolatu duen festan, eta urtarrilaren 12ko manifestaziorako deia egingo du bertan.

Asteburu horretan ez dute bisitarik egingo presoen senideek, Bilboko mobilizazioan hutsik ez egiteko.

20121227_etxerat

Etxerateko berrogei bat ordezkarik agerraldia egin dute Donostian, heldu den larunbatean Donostian antolatu dituzten ekimenen berri eman eta parte-hartzeko deialdia egiteko.

EUSKAL PRESOAK

Azaldu dutenez, urtarrilaren 12koa data oso garrantzitsua da preso eta iheslarien senideentzat, urtean egiten den mobilizaziorik handiena izaten baita, «indarrak hartzeko ezinbestekoa». Horregatik, «ezinbestekotzat» jotzen dute hitzordu horri hutsik ez egitea. Hori dela-eta, asteburu horretarako aurreikusiak dauden bisitak ez dituzte egingo. «Ez ditugu gure gertukoengandik urruntzen gaituzten milaka kilometroak egingo eta, ondorioz, ez dugu gure bizitza jokoan jarriko. Bilbo euskal jendartearen gehiengoaren isla bilakatuko da eta, honenbestez, euskal gizartearen zati handi batek behin eta berriz aldarrikatzen duen gure senide eta lagunen eskubideen alde egingo du», nabarmendu dute.

Hori guztia aldarrikatzeko, larunbat honetan Donostian izango dira Etxerat elkarteko kideak, euskal selekzioaren eta Boliviaren arteko partidaren harira Esaitek antolatu duen festan. 18.00etan, Etxerateko bi kidek hartuko dute hitza eta beren mezua zabalduko dute, beste senide batzuez babestuta. Ordubete beranduago, elkarretaratzea egingo dute, urtarrileko manifestaziorako deia egiteko, Anoetako estadioaren sarrera nagusian.

Etxeratek dei egin die senideei eta jendarteari festa horretan parte har dezaten.

 

ETXERA2

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s