“LITERATURA, KARTZELAZ HONATAGO”

Posted: 2012/12/27 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Askotariko hitz eta ahotsak

 

Euskal presoen eskubideen aldeko martxarekin bat egin dute 60 bat idazlek eta Ahotsak egitasmoko emakumeek

Nabarmendu dute elkarrekin mintzatu eta elkar ezagutzeko baliatu behar dela egokiera

 

Herrira mugimendua atxikimendu ugari biltzen ari da urtarrilaren 12an euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora begira. Herriz herri egiten ari diren ekintzez gain, arlo ugaritako profesionalek ere azaldu dute euren babesa. Atzo euskal idazleen eta politika arloan ari diren emakumeen txanda izan zen. 60tik gora idazlek eman diote babesa martxari, eta beste horrenbeste egin dute Ahotsak egitasmoko hamalau emakumek.

Idazleek agerraldia egin zuten Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, eta han izan ziren manifestazioa babestu dutenetako batzuk: Ander Iturriotz Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria, Joxe Austin Arrieta eta Lutxo Egia idazleak eta Abelin Linazisoro eta Dorleta Urretabizkaia aktore eta idazleak, adibidez. Horiez gain, manifestazioarekin bat egin dute Edorta Jimenez, Pako Aristi, Jon Arretxe, Joan Mari Irigoien, Karmele Jaio, Irati Jimenez, Jabier Muguruza, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribek, besteak beste.

Guztien izenean Fito Rodriguezek hitz egin zuen. Hark gogorarazi zuen euskal presoen eskubideen alde urtarrilean egin ohi den martxa babestu izan dutela beti idazleek; nabarmendu zuen, baina, aurten beste urteetan baino babes handiagoa bildu dutela. Rodriguezek uste du euskal gizartean «aldaketa kuantitatibo» bat izan dela presoen eskubideen aldeko aldarrikapenean, eta idazleen artean ere nabari dela hori. Horren erakusgarro jarri zuen manifestaziora deitzeko adierazpenak jaso duen babes zabala. Dorleta Urretabizkaia aktoreak irakurri zuen testua. Literatura eta espetxea lotzen dira idatzian, eta, besteak beste, euskal presoen «esperientziak» euskal literaturan izan duen pisua azpimarratzen da.

«Arrazoi politikoengatik» eta hainbat garaitan euskal idazle ugari espetxeratu dituztela azaltzen dute testuan, eta euskarak ere jasandako jazarpena salatzen —Bernat Etxepare, Jose Aristimuño Aitzol, Estepan Urkiaga Lauaxeta, Koldo Mitxelena, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Mario Onaindia, Joseba Sarrionandia eta Mikel Albisu Antza gogoratu dituzte presoen artean—. Horrekin batera, nabarmendu dute «bake garaia» erabili behar dela hitz egiteko eta ideiak partekatzeko, eta adierazi dute preso eta preso ohien ekarpenak beharrezkoak izango direla konponbide prozesuan.

Ahotsak-eko kideek, berriz, ohar labur bat kaleratu zuten atzo, manifestazioarekin bat egiten dutela jakinarazteko. Idatzian diote Ahotsak-en helburua dela «hesiak haustea» eta «elkarguneak» bilatzea. Manifestazioren helburuak aztertu ondoren, bertan parte hartzeko deia zabaltzea erabaki dutela diote. Nabarmendu dute, halaber, egungo egoeran gizarte zibilaren eta, bereziki, emakumeen parte hartzea garrantzitsua dela.

 

 

U123

IDAZLEAK

Martin Anso

Pello Joxe Aranburu

Martin Aranburu

Pako Aristi

Jon Arretxe

Bertol Arrieta

Joxe Austin Arrieta

Xabier Artola

Joseba M. Aurkenerena

Gotzon Barandiaran

Pablo Barrio

Iñaki Egaña
HERRIRA6
Lutxo Egia

Iñaki Errazkin

Xoxe Estevez

Ixabel Etxeberria

Iñaki Friera

Julen Gabiria

Imanol Galfarsoro

Mikel Garmendia

Lander Garro

Oier Guillan

Juan Ibarrondo

Aitxus Iñarra

Ainhoa Irazu

Josu Iraeta

Tere Irastortza

Joan Mari Irigoien

Ander Iturriotz

Karmele Jaio
HERRIRA DURANGO4
Edorta Jimenez

Irati Jimenez

Cristina Lasa

M. Eugenia Lizeaga

Jon Martin

Josu Martinez

Cristina Marystani

Jabier Muguruza

Iñaki Odriozola

Jose Luis Otamendi

Txema Ramirez de la Piscina

Paddy Rekalde

Eider Rodriguez

Fito Rodriguez

Patxo Salaberri

Asier Serrano
U126
Mikel Soto

Pako Sudupe

Mikel Taberna

Joseba Felix Tobar Arbulu

Maite Toledo

Garbiñe Ubeda

Kirmen Uribe

Joanes Urkixo

Dorleta Urretabizkaia

Jon Urrujulegi

Carmen Valois

Josu Waliño

Edu Zabala
U124
Nicolas Zimarro

AHOTSAK

Nekane Alzelai

Duñike Arrizabalaga

Ainhoa Aznarez

Kontxi Bilbao

Aitziber Blanco

Arantza Campos

Ana Etxarte

Jone Goirizelaia

Zaloa Ibeas

Arantza Isasmendi

Esther Larrañaga

Ana Perez

Rebeka Ubera

Arantza Urkaregi

Euskal idazleen adierazpena

Kontsignaz haratago, literatura. Literatura, kartzelaz honatago.

Olerki fosila den hizkuntza mundua ezagutzen saiatzeko baliabide literario dugu, kontsignaz haratago.

Kartzela, hitz fosilizatua eta erregarria ere badena, berriztagarri bihurtzeko mintzairak eta gizarte joerak berritu beharra daude.

Bada garaia, Alojz Ihan, esloveniar poetak zioenez: «Bada garaia elkarri hitz egiteko, zerbaitez hitz egiteko edo partekatzeko, bada, behintzat, zerbait partekatzekorik balego, behintzat. Bada garaia, edo laster, hori gabe ere geratuko gara».

Ildo beretik doa egun euskaraz irakur daitekeen Zarko Petan Esloveniako idazle ezagunak, kaleratutako liburu ugarien artean, lehendabizikoa (1966) non, kartzelaldiaren eraginez idatzi zuen eta, berak zioskunez, eskarmentu hori bizi gabe ezin esan egun bere emaitza literario zabala bezain umoretsu ezagutzeko parada izango genukeenik. Maiz adierazi izan du satiraren maisu horrek espetxeak nola markatu zituen bere idaztankera eta gaiak, haren testuen ikuspuntua eta jomugak: «Zorretan nago agintearekin nigana izan duen eraginarengatik…jazarri eta bakartu izan ez banindute, ez nuke sekula idatziko» (Zarko Petan in EGAN. 2006-1/2. 97.or.).

Gauza bera esan genezake guretako askok. Espainiako espetxeetan behin baino gehiago kartzelatu izan ez bagintuzke ez ginateke, agian, idazle izango.

Baina gure esperientzia, aipatu Petanena bezala bestalde, euskal literaturaren historia argitzeko ere balio lezake zeren, gurean, hala idazkiak nola idazleen berri ematerakoan, nekez esan daitekeen ezer giltzapean izatearen esperientzia aipatu gabe zeren eta, kartzela aipatu gabe, euskal letren bilakaera azaltzea ezinezkoa litzateke.

Linguae Vasconum Primitiae (1545) idatzi zuen gure lehenengo poeta ezagunak, Bernat Etxepare, Bearnen eduki zuten giltzapean arazo politikoengatik (Urquijo, J, (1933) RIEV, 24. 664 or. eta hurrengoak), euskal letren pizkundea zaindu zuen Aitzol, kartzelatik pasatu ondoren fusilatu zuten (hark su izkillatu idatziko balu ere…), gauza bera gertatu zen Lauaxeta gure poeta sinbolistarekin, baita euskara literarioaren proposamen garaikidea egin zuen Koldo Mitxelenarekin ere, zeinak filologia ikasten hasi zuen espetxe frankistetan.

Euskal eleberrigintza modernoaren aitzindariak (Txillardegi), kartzelatik igaro ondoren, erbestetik idatzi behar izan zuen, eta gure egungo idazle loratuenak (Joseba Sarrionandia) batek daki nondik bidaltzen dituen bere testuak Donostiako espetxetik San Fermin egunen batean fikziozkoa zirudien ihesaldia burutu zuenetik…eta ez da bakarra. Giltzapean egon dira Xabier Amuriza, Mario Onaindia edo Mitxel Sarasketa, esaterako. Barruan daude egun Jokin Urain, Mikel Antza eta beste asko ( eta nola!…).

Azken Gerratean, nazionalista espainiarrak Hego Euskal Herrian gailendu zirelarik, euskal liburuak debekatzeaz gain, sutara ere bota ohi zituzten. Gure literaturaren aurkako aspaldiko inkisidore prozedura horren berri geratu zaigu, adibidez, Tolosan edota Donostiako Garibai kaleko gerra ondoko erreketetan zeinetan, euskal literaturarekin batera, euskal hiztegiak ere desagerrarazteko izugarrizko lana hartu zen.

Euskaraz hitz egitea debekatu bazuten ere ez zen hori ardura bakarra, euskaldunok gure istorioak kontatzea eta hedatzea galarazi nahi izan zuten haiekin, kontsignaz haratago joan ahal izatea, alegia. Euskaldunek jasandako jazarpenak eta torturak, kartzelaldiak eta debekuen berri ezkutatu nahi izan zuten betiko. Ildo horretatik ez zuten errepresioa txartzat hartzen inongo giza eskubideetan oinarriturik baizik eta haren berri zabaltzeak haien aurka bihur zitekeelakoan.

Euskal Herriak eta euskal herritarrok pairatu behar izan dugu aspaldidanik espainiar indar armatuen bortxa (ikus Euskal Memoriak berriki kaleratutako hirugarren liburukia…), gurea nolabaiteko kolonia den neurrian eta, halaber, azken urteotan nolabaiteko gerran iraun behar izan dugun neurrian ere bai.

Gatazkaren konponketan kartzela jasan dituzten pertsonen garrantzia horretan datza, hain juxtu. Haiek dira iritzi publikoaren aurrean beren eskarmentuak eta gogoetak zabaldu behar dituztenak. Ostendurik dagoen botere asimetria ikustarazteko eta, finean, egun kartzelan dauden euskal preso gehienak bortxa dela medio barrura bidali dituztelako beren buruen aurkako aitormena egitera beharturik.

Horretaz hitz egiteko zein idazteko…bada garaia. Biktima guztiak gogoan. Txillardegik zioen bezala, «gure hizkuntza den olerki fosillaz» kontatuta eta idatzita, Egun oraindik atxilo daudenen egoera ikustarazteko.

Urtarrilaren 12an aukeran dudugu.

U127

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s