AURORE MARTIN ETXEAN!

Posted: 2012/12/23 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Lehen ongietorria jaso du Aurore Martinek Donibane Garazin

Gauerdia pasatxo heldu da bart gauean Aurore Martin Ipar Euskal Herrira.

Donibane Garazin 50 lagun inguruk egin diote lehen harrera Batasuneko militanteari.

Guz_aurore_martin_603-1

Atzo arratsaldean irten zen Aurore Martin Soto del Realgo espetxetik, ostegunean Auzitegi Nazionalak 15.000 euroko fidantzapean aske utzi ondoren.

Azaroaren 2tik egon da Batasuneko militantea espetxeratuta. Bezperan atzeman zuen Polizia frantsesak Maulen eta Estatu espainolaren esku utzi, berehala.

Diru bilketa masiboa egin zuten atzo goizean Baionan eta Donibane Garazin eta bi orenetan bildu zituzten fidantza ordaintzeko behar ziren 15.000 euroak.

Arratsaldean utzi zuen atzean presondegia Martinek eta etxerantzko bidea hartu zuen senitartekoekin bildu ostean.

Ipar Euskal Herrian zain zituen ere bere ingurukoak. Donibane Garazin 50 lagun inguru bildu dira bart gauerdian. Aurreskua eskaini dio lagun batek Martini eta lore sorta ere jaso du espetxeratu berri den militanteak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s