ASKATZEKO!

Posted: 2012/12/23 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Arnaldo Otegi askatzearen aldeko kanpaina bat hasi dute Argentinan

 

BATERAGUNE

Adolfo Perez Esquivelek-eta idatzi baten bidez Mariano Raxoiri esan diote ezker abertzaleko kideak urte asko daramatzala, “soilik bide politikoak erabiliz, konponbide demokratiko bat bilatzeko borrokan”.

‘Bateragune auziko’ beste laurak ere askatzeko eskatu dute.

ARNALDO6

Argentinako hainbat lagun ezagunek Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuari idatzi baten bidez esan diote Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kide eta presoak urte asko daramatzala, “soilik bide politikoak erabiliz, konponbide demokratiko bat bilatzeko borrokan”, eta, ondorioz, haren askatasunaren alde egin dute. Bateragune auziko beste lau presoak ere askatzeko eskatu dute.

Kanpaina bati ekin diote horrela, besteak beste, Adolfo Perez Esquivel 1980ko Bakearen Nobel saridunak, Argentinako diputatu batzuek, Patricio Etchegaray hango Alderdi Komunistako idazkari nagusiak eta Carlos Aznarez kazetariak .

“Otegi preso edukitzeak Euskal Herriari buruzagi nagusietako bat kentzea esan nahi du. Hura da prozesu historiko honetan ekarpen handiena egin dezakeenetakoa, prozesuak modu justu eta irmoan aurrera egin dezan”, idatzi dute.

Ezker abertzaleko kideari bakearen aldeko lan hori bere garaian Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak ere aitortu ziola gogoratu dute Perez Esquivelek eta.

“Posible da Otegi aske uztea”, haien arabera. “Kontrako jarrera izateak ‘euskal gatazka’ deiturikoa politikoki bideratzeko borondatea ez edukitzea litzateke”.

2009ko urriaren 13an izan zen Bateragune auziko polizia operazioa. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko irailaren 16an zigor epaia eman zuen; defentsak helegiteak aurkeztu zituen azaroan. 2012ko maiatzaren 9an zigorra eman zuen Gorenak ere, kartzela urteak jaitsi arren. Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez presoek helegitea jarria dute Konstituzionalean.

TRASLADO CUERPOBATERAGUNE2

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s