HAU EZ AL DA MENDEKUA?

Posted: 2012/12/20 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Lau hilabeteko haurra duen preso bikote bat banatuta dagoela arbuiatu du Etxerat elkarteak

 

Etxerat elkarteak salatu duenez, Lierni Armendariz eta Oroitz Salegi presoak banatuta dauzkate, lau hilabeteko haurra daukaten arren.

Haurra izan eta biak espetxean egonda banatuta dagoen bikote bakarra da gaur egun.

PRESOAK

Ohar batean Etxeratek jakinarazi duenez, Lierni Armendariz beasaindarra Aranjuezeko espetxean dago, Aiur haurrarekin, eta Oroitz Salegi donostiarra, aldiz, Leongo Mansilla presondegian dago. 

Azaldu dutenez, Aiur jaio aurretik, bikotea Mansillan zegoen preso, baina haurra jaiotzeko bi hilabete falta zirenenean, Lierni Armendariz Aranjuezera eraman zuten, bertako amen modulura.

Ordutik batera egoteko egin dituzten eskaera guztiak errefusatu egin ditu Espetxe Instituzioak, «biak elkarrekin egotea arriskutsua izan daitekeela argudiatuz».

Ondorioz, epaile baten ebazpenaren zain dagoen Oroitz aitak ez du semea ezagutzen.

Egun haurra izanda bikotea bi espetxetan bananduta dagoen kasu bakarra dela nabarmendu du Etxeratek, eta presoentzat zein senide eta lagunontzat «bereziki gogorra» den egoera «bidegabea» salatu.

Elkarteak gaineratu duenez, ez da egun banatuta dagoen bikote bakarra, baina bai, ordea, haurra izan eta biak espetxean daudela elkarrengandik urrun mantentzen dituzten bakarrak.

Presoei eragiten dien kalteaz gainera, senideentzako egoera «are muturrekoagoa» bilakatzen duela arbuiatu du Etxeratek, «familia sakabanatuta izateak bidaiak eta honen ondorioak biderkatzea ekartzen baitu».

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s