GAIXORIK DAUDEN PRESOAK HERRIRA!

Posted: 2012/12/20 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Anjel Figueroa presoa erietxera eraman dute

 

Epilepsia krisiak izan ditu. Gaixotasun sendaezina duela-eta 2008tik etxean ari da betetzen zigorra. 

Urtarrileko presoen aldeko mobilizaziorako deia egin dute Donostian.

U126

PRESO GAIXOAK4

Anjel Figueroa Fernandez euskal presoa erietxean dago atzotik, bi epilepsia krisi izan ondoren, Etxerat elkarteak gaur jakinarazi duenez. Oraingoz, ospitalean jarraitu beharko du, froga batzuk egin behar dizkiotelako. Hain zuzen, gaixotasun larri eta sendaezina duen presoetako bat da; dena dela, 2008tik etxean ari da betetzen zigorra.

Figueroa 1994ko urrian atxilotu zuten, ETArekin lotuta. Bere bizi baldintzak hobetzearren, gose greba bat egin zuen 2007an. Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman zuten 2008ko azaroaren 12an, bertan bete dezan zigorra.

 

Gaixotasun larriak dituzten 13 euskal presoak (kartzelan daudenak)

 

Etxerat-en arabera, aske egon beharko luketen hamahiru euskal presoak hauek dira:

 

– Josetxo Arizkuren. Kardiopatia iskemiko larria.

– Garikoitz Arruarte. Espoindilitisa.

– Inma Berriozabal. Diabetesa, hepatitisa, asma bronkiala, hipertentsioa eta artropatia psoriasikoa. 60 urte ditu.

– Jose Angel Biguri. Prostatako adenokartzinoma. 23 urte espetxean.

– Iñaki Erro. Kardiopatia iskemiko larria. 25 urte espetxean.

– Jose Miguel Etxeandia. Nahaste obsesibo-konpultsiboa.PRESO GAIXOAK5

– Iñaki Etxeberria. Eboluzio luzeko miopia magnoa.

– Isidro Garalde. Bihotzeko kardiopatia iskemikoa. Prostatako hiperplasia benignoa. 61 urte ditu. 27 urte espetxean.

– Aitzol Gogorza. Nahaste obsesibo-konpultsibo larria.

– Jose Ramon Lopez de Abetxuko. Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio aurikularra. Tratamendua bihotz ablazioarekin. 63 urte. 23 urte espetxean.

Gotzone Lopez de Luzuriaga. Bularreko minbizia. 23 urte espetxean.

Txus Martin Hernando. Nahaste eskizo-afektibo larria, delirio osagarriekin.

Jesus Mari Mendinueta. Gaixotasun erreumatiko larriak.

 

 

PRESO GAIXOAK1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s