WERTek EZ DU ALDAKETARIK EGIN

Posted: 2012/12/19 in HEZKUNTZA

Wertek ez du aldaketarik egin erreforma proiektuan

 

Autonomia erkidegoetako kontseilariekin bildu da ministroa, eta orain arteko aldaketa berberak aurkeztu dizkie.

Cristina Uriarte Jaurlaritzako sailburua lehen aldiz izan da bileran, eta “kezkatuta” atera da Werten jarrera ikusita.

_wert_3076aa63

Orain arteko erreforma planari eutsi egin dio Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak. Autonomia erkidegoetako kontseilariekin bilkura egin du gaur arratsaldean, eta orain arteko aldaketa berberak aurkeztu dizkie. Hezkuntza erreformari buruzko azken bilera da, Werten arabera. Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak lehen aldiz hartu du parte, eta “kezkatuta” atera da bileratik: “Berean jarraitzen du ministroak”. Adierazi du, ordea, zenbait alorretan negoziatzea posible izan daitekeela. Hego Euskal Herritik, bileran izan da Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilaria ere.

Hutsune bat izango da bileran: Irene Rigau Kataluniako Hezkuntza kontseilaria ez da joan Madrilera, CiUk eta ERCk akordioa sinatzeko egitekoa duten ekitaldian egongo baita. Hezkuntza Departamentuko idazkaria bidali du bilerara Generalitateak.

Aldaketarik ez du jakinarazi Wertek. Abenduaren 4an bildu ziren orain hurrena, eta eztabaida handiak izan zituzten, batez ere hizkuntza koofizialek izango duten tokiagatik. Puntu batean soilik egin zuen atzera ministroak: onartu zuen irakats-aldien amaierako azterketetan euskarak eta katalanak izatea gaztelaniak adinako zeresana. Kataluniako Generalitateak hutsaltzat jo zuen neurria, eta protesta handiak izan dira azken egunetan Werten aurka, murgiltze ereduaren aurka ari delakoan.

Gaur Espainiako Senatuan oposizioak erreforma atzera botatzeko eskatu du. PPren botoekin, baina, ez dute onartu eskaera.

Gasteizen EILAS sindikatuak egitasmoaren aurkako protesta egin du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren egoitzaren aurrea

WERT

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s