URTARRILAren 12an BILBON EGONGO GARA!

Posted: 2012/12/19 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Urtarrilaren 12ko manifestaziorako deia egin dute LABek, EHNEk, Hiruk, ESK-k eta EILASek

ELAk ere oharra kaleratu zuen Bilboko mobilizaziora joateko deia eginez.

BILBO

Euskal presoen eskubideen alde urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin dute LAB, EHNE, Hiru, ESK eta EILAS sindikatuek. Prentsaurrekoa eman dute Donostian, eta han esan dute “lehen urrats gisa” ezinbesteko ikusten dutela presoen oinarrizko giza eskubideak errespetatzea. 

Zehazki, euskal presoak Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituztenak libre uztea, “espetxe zigor gehiago ez luzatzea” eta preso zein pertsona gisa dagozkien eskubide guztiak errespetatzea galdegin dute.

Sindikatu horien ustez, konponbidean aurrera egiteko beharrezkoa da “gatazkaren ondorioz preso eta erbestean dauden herritarren egoeran arreta jartzea”.

ELAk ez du parte hartu gaurko prentsaurrekoan, baina manifestaziorako deia egiteko oharra kaleratu du, eta lantokiz lantoki zabaltzen ari da. Honela dio oharraren zati batek: “Itun antiterrorista indargabetzeko unea dugu hau; gatazkaren konponbideari buruzko pedagogia lantzeko unea, oinarri gisa egia eta justizia dituen adiskidetzea bultzatzeko eta elkarrizketa politiko bat hasteko garaia”.

lab

U126

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s