IÑAKI SOTO ESPAINIAKO AUZITEGI NAZIONALEAN

Posted: 2012/12/19 in errepresioa

Iritzi artikulu bat argitaratzeagatik inputatu eta deitu dute deklaratzera Iñaki Soto ‘Gara’-ko zuzendaria

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du, “terrorismoa goratzea” egotzita, bere egunkarian Bilboko alde zaharreko bizilagun batzuen artikulu bat plazaratzeagatik. Horiek ere auzipetuta daude.

IÑAKI1

Iñaki Soto Gara-ko zuzendariak Espainiako Auzitegi Nazionaletik ateratakoan jakinarazi duenez, abuztuan egunkari horretan argitaratu zen gutun bategatik auzipetu du Eloy Velasco epaileak. Gutuna sei lagunek izenpetu zuten eta horiek ere inputatuta daude. Euren deklarazioetan artikuluan dagoenaren ardura bere gain hartu dute horiek.

Epaileak terrorismoa goratzea leporatzen dio Sotori. Horrek, ordea, garbi esan du ez duela horrek zentzurik: “Nire lana adierazpen askatasuna bermatzea da, ez epaitzea”. Sotok gaineratu du bere ustez gutun horrek “maitasuna” duela hizpide. “Eraso bezala ikusten dutenak gorrototik ari dira. Eta gorrotoan oinarritzen den justizia ez da justizia”. 

IÑAKI

Epaileak gutuna nola argitartu zen jakin nahi izan du bere galderetan, ardura postuetan daudenen izenak eskatuz, baina Sotok bere gain hartu du horren ardura, eta gaineratu du ezinezkoa zaiolal eduki guztia kontrolatzea. Fiskaltzak bultzatu du auzia. Terrorismoa goratzeagatik bi urtera arteko espetxe zigorra jaso dezake.

Iragan ostiralekoa zen Sotoren zitazioa, eta bertan ez zuten zehaztu zein ekintzak eragin ahal izan duen Sotori delitu hori leporatzea. Horregatik indefentsioa argudiatu du Sotok. Abokatuarekin deklaratu du. Zitazioan ohartarazi zioten “derrigorrez” joan behar zuela deklaratzera, bestela bere aurkako neurriak hartuko zituztela esanda.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s