ARRAUN EGIN NOREKIN?

Posted: 2012/12/19 in EKONOMIA

Adolfo Muñoz: “Politika hauek onartzen dituztenekin gu ez goaz ontzi berean”

ELAko ordezkariekin Iruñean egindako biltzarrean, mobilizazioan, antolamenduan eta autonomian oinarritutako sindikalismoa aldarrikatu du.

ELA1

“Politikak porrot egin du”. Gordin mintzatu da Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia sindikatuko militanteen aurrean, Labrit frontoian egindako biltzarrean. Haren esanetan, “politika antzerki” bihurtu da, eta sinplekeriak zein topikoak baino ez dira errepikatzen, hala nola “krisi honetan denok batera arraun egin behar dugu”. “Arraun egin norekin? Politika neoliberak argudiatzen dituztenekin? Gu ez goaz ontzi berean politika hauek egiten dituztenekin”. 

Lau gertaera ekarri ditu gogora Muñozek. Batetik, “espekulatzaileen dirua ematera behartzen dituen” iazko iraileko Konstituzioaren aldaketa. “Andaluziako sozialista bati soilik entzun diot barkamena eskatzen horregatik, bakarrari”. Bigarrenik, urte hasieran Kongresuan onartutako Finantza Egonkortasunaren Legea, “defizita obsesio bihurtzen duena”. Hirugarrenik, oinarrizko legedi bidez Espainiako Gobernuak gainerako administrazioei bere politikak ezartzea, eta, azkenik, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak. 

Muñozen arabera, Hego Euskal Herriko politikariek sistema itxi hori onartzen badute, politika neoliberalak modu gordinean ezarriko dira, pobrezia, langabezia eta desberdintasun sozialak areagotuz. Haren ustez, gakoa ez da gobernuak aldatzea, politikak aldatzea baizik. Salatu duenez, finantza botereek alderdien eliteak lotuak dituzte, eta polika bakarra egitea ahalbidetzen dute horrela.

ELA

Gaineratu du lan erreformarekin sektoreko itunek eraginkortasuna galdu dutela, kontratu izateari utzi diotelako, eta horregatik sindikatuen indarra enpresetan biltzen dela azpimarratu du. “Enpresetan ez dagoen sindikatu orok Ipar Poloan hozkailu batek baino gutxiago balio du”. Haren ustez, lan mundua “oihan” bihurtu du PPk, eta horren aurrean antolamendua eta borroka baino ez da geratzen: “Gu iritsiko gara iritsi ahal garen tokira, eta toki batzuetara iritsi ez izana ez da ELAren errua, Raxoirena baizik”. Sinesgarritasuna irabazteko, finantza autonomia eta alderdiekin loturarik ez izatea aldarrikatu du.

Amaieran, manifestazioa egin dute UPNren politika murriztaileen aurka. Manifestazioa Parlamentu aurrean amaitu da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s