INDARRAK BATZEKO DEIA

Posted: 2012/12/18 in EH BILDU, EKONOMIA

Madrildik datozen murrizketa eta inposizioei «herri gisa» egingo die aurre EH Bildu koalizioak

 

Estatu espainoletik datozen murrizketa eta inposizioei «planto» egin beharra dagoela nabarmendu du EH Bilduk. Arazoa Gabonetako ordainsariarena ez dela dio, baizik eta «herri gisa ezabatu nahi gaituztela, inposizioz inposizio».

Alternatiba burujabetza eta eraldaketa soziala direla ohartarazi du.

Ehbildu

EH Bilduk agerraldia egin du Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere langileei soldata ahalmena ez galtzearren osagarri ekonomiko bat ordaintzeko hartu duen erabakiaren harira.

Rebeka Uberak, Joseba Permachek eta Unai Ziarretak nabarmendu dutenez, arazoa ez da hamalaugarren ordainsaria, baizik eta Estatu espainoletik datozen «murrizketa eta inposizio guztiek dakartena». «Herri gisa ezabatu nahi gaituzte inposizioz inposizio, eta aurre egitera goaz», esan dute.

EH Bilduren iritziz, murrizketa dinamikak agerian uzten du «Espainiako Estatuaren aldetik Euskal Herriarekiko ukazioa, inposizioa eta mespretxua. Ekonomia, hezkuntza eta osasungintza alorreko erreformak ezartzen zaizkigu, politika propioak aurrera ateratzea galarazten zaigu. Egoera honetan, ez dugu etorkizunik herri gisa», salatu dute.

Koalizioko kideek esan dutenez, horren aurrean EH Bilduk hartu duen bidea eta konpromisoa «herri gisa planto» egitea da, hau da, «inposizio eta murrizketei, ofentsiba neoliberalari eta burujabetza faltari aurre egitea; alor guztietan, politikan, ekonomian, kulturan, hezkuntzan… pairatzen duen burujabetza faltari erabaki burujabeekin aurre eginez».

Norabide horretan kokatu dute Gipuzkoako Diputazioaren erabakia, hau da, «Madrildik datozen erabakiek herritarrengan eraginik izan ez dezaten neurriak hartzea». Bide horretan sakontzeko «urrats handia» dela deritzote.

EHBILDU3

Indarrak batzeko deia

Estatuaren Abokatuak horren aurka iragarri duen helegiteari dagokionez, «ozen esan behar dugu langileen eskubideak eta instituzio honen erabakitzeko ahalmena ez dela milimetro bakarra mugituko Madrildik etor daitezkeen erabakien eta ondorioen aurrean».

Koalizioaren ordezkariek nabarmendu dute EH Bilduk alternatiba baduela: burujabetza eta eraldaketa soziala. Ildo horretan, dei egin diete gainerako eragile, alderdi eta erakundeei «herri bezala jokatu eta erantzun» dezaten. «Indarrak batu behar ditugu, arrisku gorrian dagoen gure herriaren etorkizun politiko, ekonomiko eta kulturalari eusteko bitartekoak landu behar ditugu», adierazi dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s