“BAINA GU, HERRIRA GOAZ!”

Posted: 2012/12/16 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

U125

Lander Fernandezen askatasuna eskatuz mobilizazioak burutzen ari dira Italian

 

Italiatik jaso dugun mezua:

Landerrekin elkartasunez sortutako sarearen izenean idazten dizuegu.
Urtarrilaren 8an estradizio audientzia burutuko da Roman eta kanpainaren barruan urtarrilaren 8rarte leloa hurrengoa hau izango da, egun berean tribunalaren aurrean kontzentrazioa burutuko delarik:

# 8 GENNAIO LANDER LIBERO
# URTARRILAK 8 LANDER ASKATU
# urtarrilak8landeraskatu

Urtarrilaren 8an, asteartean, Landerren estradizio audientzia izango da.
Landerrek sei hilabete daramatza etxean preso. Atxiloketa bortitza eta neurrigabea izan zen. Akusazioak faltsuak eta funtsik gabekoak dira. Gaur egun atxilotua jarraitzeko argudiorik ez dago. Hilabete hauetan zehar guzti hau salatzeko kanpaina publikoa eta zabala burutu dugu, Landerreri elkartasuna adieraziz eta estradizio eskaera honen atzean dagoen “prozesu politikoa” agerian utziz.
Lander Euskal herriaren askatasunaren alde borrokatzen duen militante gaztea da. Estatu espainiarrak eta frantsesak, europako beste estatuen ixiltasun konplizearekin, kartzela eta tortura erabiltzen dute euskal herriaren aurka. Euskal militanteak edonon atxilotuak eta estraditatuak izaten dira  estatuen arteko diplomazia akordioen aginduz eta dagozkien edozein  garantia bortxatuz espainiaren eskuetan usten dituzte.

Hau da irauli nahi dugun Europa; krisia eta kontrola. Beraien poltronei, erreforma eta kartzelaren kiratsa darie, gure kaleek eskubideak eta duintasuna aldarrikatzen dituzte.

Guzti honengatik Landerren estradizio prozesua guztion askatasunaren aurkako erasoa dela deritzogu. Horregatik Erromako eragile sozial eta demokratiko guztiei dei egiten diegu gurekin batera kalera irtetzeko eta errepresioaren aurrean inor ez dela bakarrik egongo erakusteko.
Beraz, Urtarrilak 8 asteartea, bete dezagun piazzale Clodio (Roma),
LANDER ASKATU! ESTRADIZIORIK EZ!
uncasobascoaroma.noblogs.org

Juan Ramon Rojoren eta Gabriel Zabalaren askatasuna eskatu dute Irunen

 

Juan Ramon Rojo eta Gabriel Zabala Irungo euskal preso politikoaren askatasuna aldarrikatu dute gaur goizean Irunen.

Herrirak antolaturiko agerraldian elkartasuna erakutsi diote presoari eta bere senideei, eta datozen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Peio Etxeberria eta Jon Garai bizi osorako espetxe zigorraz aritu dira Azpeitian

 

Azpeititik bidali diguten oharra:

 Doktrinaren inguruko hitzaldia egon zen eta bertan izan ziren, Jon Garai Herrirako kidea eta Peio Etxeberria preso politiko ohia.

Bertaratutako 20 lagun inguruk, Doktrinaren inguruko azalpenak entzun eta beren zalantzak argitu ahal izan zituzten. Horrez gain, Doktrinaren aplikazioak urte luzez espetxean egon ondoren kaleratzear den preso bati eragiten dizkion sentimendu deskribaezinak lehenengo pertsonan entzuteko aukera ere izan zuten.

Peio Etxeberria soraluzearra 1989an espetxeratu zuten eta irteera data 2006ko irailean finkatuta bazuen ere, egun batzuk lehenago 197/2006 Doktrina aplikatu eta zigorra 2019 arte luzatu zioten. Aurtengo maiatzean, 23 urte luzez espetxe batetik bestera ibili ostean, Auzitegi Konstituzionalak bere helegitea onartu eta aske geratu zen.

Azkenik gogoratu, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren azkeneko erabakiaren atarian, Espainiako gobernuaren presioari behar bezalako erantzuna emateko garaia dela.

Beraz, adi gabonetako ekimenei, urtarrilak 12an Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrari eta etorriko diren gainerako mobilizazioei.

Besterik gabe, gure eskerrik beroenak bertaratu zineten guztiei eta bereziki, Jon Garai eta Peio Etxeberriari.

U124

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s