SAILBURUAK

Posted: 2012/12/14 in LEGEBILTZAR BASKONGADOA

Arantza Tapia, Ricardo Gatzagaetxebarria eta Josu Erkoreka daude Urkulluk aukeratutakoen artean

Juan Mari Aburto, Arantza Tapia, Ricardo Gatzagaetxebarria, Estefania Beltran de Heredia, Josu Erkoreka, Cristina Uriarte, Jon Darpon eta Ana Isabel Oregi izango dira sailburuak.

Astelehenean hartuko dute kargua.

pnvv

Iñigo Urkullu (EAJ) Eusko Jaurlaritzako lehendakari berriak gaur 16:00etan jakirarazi du gobernu taldea, EBBrekin bildu ostean. Lau bizkaitar, hiru gipuzkoar eta arabar bat izango dira berarekin gobernuan. 50 urteren bueltan dira guztiak; astelehenean hartuko dute kargua. Hauek izango dira sailburuak Eusko Jaurlaritzan:

Josu Erkoreka (Bermeo, 1960): Justizia, Administrazio Publikoa, eta Jaurlaritzako bozeramailetza. Zalantzarik gabe Urkulluren taldean aurpegi ezagunena, eta ardura handienetako bat izango duena. Espainiako Kongresuan diputatu, 2004tik EAJren bozeramaile ere bada ganbera horretan, Iñaki Anasagastiren lekukoa hartuta.

Zuzenbidean lizentziatua da Deustoko Unibertsitatean, eta EHUn doktore. 2000. urtean Bizkaiko Aldundiko diputatu izendatu zuten. APP kazetarien elkarteak 2008an Kongresuko hizlari onena ere izendatu zuen. Sailburu izateko Kongresuko parlamentari kargua utzi beharko du.

Arantza Tapia (Donostia, 1963): Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna. Espainiako Kongresuko parlamentaria, 2011tik. Industria ingeniaritzan doktore da, eta EHUko katedradun. Juan Jose Ibarretxe lehendakariarekin Garraio sailburuorde izan zen. Ondoren Gipuzkoako Aldundian izan zen Mugikortasun diputatu. Urriaren 21eko hauteskundeetan EAJren zerrendaburu izan zen Gipuzkoan.

Juan Mari Aburto (Bilbo, 1961): Enplegua eta Gizarte Politikak. Bizkaiko Aldundiaren bozeramaile izan da orain arte, Jose Luis Bilbaoren gertukoa. Aurreko agintaldian Bizkaiko Gizarte Ekintza diputatu izan zen. 1990eko hamarkadaren amaieran iritsi zen Bizkaiako Aldundira, Funtzio Publikoko zuzendari gisara. Eusko Jaurlaritzan aurretik Juan Mari Atutxa Barne sailburuaren taldean izandakoa da.

Ricardo Gatzagaetxebarria (Ondarroa, 1960): Ogasuna eta Finantzak. Eusko Legebiltzarreko parlamentaria 2005etik. Ekonomia arloan Patxi Lopezen Gobernuak izan zuen arerio nagusietako bat; “ezjakina” esan zion behin Lopezi. Zuzenbidean lizentziatua da. Senatari ere izan zen, 1996tik 2004ra Madrilen. Ondarroako Udalean hasi zuen bere ibilbide politikoa, zinegotzi gisara. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioko zuzendari izan zen 1991n.

Cristina Uriarte (Hondarribia, 1961): Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura. EHUko Gipuzkoako kanpuseko errektoreorde, 2004tik. Bere ibilbidea EHUri lotuta dago. Kimika Zientzietan doktore da eta Donostiako EHUko fakultateko irakasle da. 1999an Gipuzkoako kanpuseko kanpo harremanen arduradun izendatu zuten. Donostiako Egitasmo Estrategikoko presidente izan da 2008tik.

Estefania Beltran de Heredia (Uribarri-Harana, 1960): Segurtasuna. Eusko Legebiltzarreko parlamentaria da. Arabako batzarkide izan da bi aldiz eta Arabako Nekazaritza diputatu ere izan zen. 2004tik 2007ra Araba Buru Batzarreko kide izan zen. Bere ibilbidea nekazal arloko ardura karguei lotuta egon da. Entzia eta Iturrieta Partzuergoko gerente, 1989 urtetik aurrera orain arte.

Jon Darpon (Bilbo, 1959): Osasuna. Medikuntzan lizentziatua, EHUn. Familia eta komunitateko medikuntzan espezializatua. Zorrozaurreko IMQ Klinikoko zuzendari nagusi orain arte. Aurretik Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerente izan zen. Gurutzetako Ospitalean transplante koordinatzaile eta kirurgia zerbitzuetako zuzendariorde ere izandakoa. Txagorritxuko Ospitaleko zuzendari mediku ere bai.

Ana Isabel Oregi (Eibar, 1965): Ingurumena eta Lurralde Politika. Hirigintza arkitektura lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, eta hirigintza zuzenbidea diplomatua. Nafarroako Unibertsitatean irakasle ere izan zen, Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, 1991n. Piano irakasle ere bada. Eusko Jaurlaritzan Etxebizitza zuzendari izan zen, Uren zuzendari ere bai, eta Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordea, 2005ean.

urkullu

Urkulluk EBBko presidentetza utzi beharko du

Urkulluk EBBko presidente kargua utzi egin beharko du orain, EAJren estatutuen arabera ezin duelako bi postuetan egon. Bihar hartuko du Jaurlaritzako lehendakaritza, Gernika-Lumon eguerdian izango den ekitaldi batean.

Haren gobernuak zortzi sail izango ditu, Patxi Lopezenak (PSE-EE) baino bi gutxiago. Sailburuek astelehenean hartuko dute kargua, eta asteartean gobernu kontseiluaren aurreneko lehen bilera izango da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s