EUSKAL PRESOEN KARTELAK EZ KENTZEKO!

Posted: 2012/12/14 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Donostiako Auzitegiak dio ertzainek ezin dituztela euskal presoen kartelak beren kasa kendu

 

Auzitegiaren ebazpen batek dio Ertzaintza ez dela nor Tolosako Lizardi kultur elkartetik Pello Odriozola presoaren kartela erretiratzeko.

ARGAZKIAK1

Donostiako Lurralde Auzitegiak ebatzi du Ertzaintza ez dela nor Tolosako Lizardi kultur elkartetik Pello Odriozola euskal presoaren aldeko kartela kentzeko; ez dela nor kartel hori kentzeko erabakia berak bakarrik hartu eta burura eramateko, diligentziarik eta ez auzibiderik ez dagoenean.

Nolanahi ere, auzitegiak Lizardi elkarteari ez dio eman baimenik preso hori 197/2006 doktrina aplikatuta giltzapean dutela salatzeko kartela balkoian edukitzeko, hori egitea ez dagokiola berari argudiatuta.

Tolosako Ertzain etxetik iritsi zen elkartera balkoiko kartela kentzeko agindua. Elkarteak auzitara jo zuen, adierazpen askatasuna urratzen dela salatuta. Auzitegiak arrazoia eman dio horretan.

AMNISTIA1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s