LARUNBAT HONETAN 2. BATZARRA

Posted: 2012/12/13 in SORTU

Sorturen oinarri ideologikoen txostenak 400 emendakin alternatibo jaso ditu

SORTU LOGO

Etzi egingo ditu eratze prozesuko bigarren batzarrak: ildo politikoari dagozkionak.

Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoak larunbat honetan egingo ditu eratze prozesuko bigarren hiri-herri batzarrak, ildo politikoari dagozkionak, eta Sortuk berak jakinarazi duenez, lehen batzarren ondoren oinarri ideologikoen txostenak 400 emendakin alternatibo inguru jaso ditu. Etzi bozkatuko dituzte. “Bozketari begira, 33 arlori egindako 90 emendakinetan barnebildu dira”, esan du alderdiak.

Nagusiki, honakoak izan dira eztabaidagai nagusiak, haren arabera: “Sorturen erreferentzia ezker abertzalearen baitan; Euskal Herria eta Europako Batasunaren arteko harreman eredua; sozialismoa ulertzeko era ezberdinak; borroka feministaren ekarpenean, praktikan eta emakumearen izaera iraultzailea; eta euskal estatua euskararen normalizazioaren berme?”.

Emendakin guztiak jasotzen dituen dokumentua eta batzarretan bozkatuko diren emendakinena sortu.net webgunean daude eskuragarri.

SORTU PONENTZIA

Oinarri ideologikoei buruzko batzarretan Bizkaian 2.200 lagunek hartu zuten parte, Gipuzkoan 2.100ek, Nafarroan 1.100ek eta Araban 600ek.

Sei mila lagunek guztira.

Sortuk euskal preso guztiei helarazi zien ponentzia. “Dauzkagun datuen arabera, Frantziako Estatuko espetxeetan dauden presoek arazorik gabe jaso dute ponentzia, baita, orokorrean, Espainiako Estatuko espetxeetan daudenek ere”. Aste honetan bigarren ponentzia bidali die.

Otsail amaieran egingo dute Sortu eratzeko kongresua.

sortu2_pon_2_sidebar

SORTZAILE

1. ponentziari egindako emendakinak, sarean eskuragarri

 

Larunbat honetan, hilak 15, Sortzaile prozesuaren bigarren herri batzarrak burutuko dira, Ildo Politikoari dagozkionak.

Era berean, batzar horietan Oinarri Ideologikoen ponentziak jasoriko emendakinak bozkatuko dira. 400 emendakin alternatibo inguru jaso ditu Oinarri Ideologikoen txostenak eta bozketari begira, 33 arlori egindako 90 emendakinetan barnebildu dira.

Nagusiki, honakoak izan dira eztabaida-gaiak:

  • Sortu-ren erreferentzia ezker abertzalearen baitan.
  • Euskal Herria eta Europar Batasunaren arteko harreman eredua.
  • Sozialismoa ulertzeko era ezberdinak.
  • Borroka feministaren ekarpenean, praktikan eta emakumearen izaera iraultzailea.
  • Euskal estatua euskararen normalizazioaren berme?

Emendakin guztiak jasotzen dituen dokumentua eta batzarretan bozkatuko diren emendakinen dokumentuak “Ponentziak” atalean daude eskuragarri.

Bestetik, Oinarri Ideologikoen inguruko eztabaidako parte-hartze datu definitiboak honakoak lirateke: Bizkaian 2.200 lagun, Gipuzkoan 2.100, Nafarroan 1.100 eta 600 Araban. 6.000 lagun guztira.

Azkenik, euskal preso politikoen parte-hartzea bermatzeari begira preso guztiei helarazi zien ponentzia Sortuk. Dauzkagun datuen arabera, Frantziar estatuko espetxeetan dauden presoek arazorik gabe jaso dute ponentzia, bai eta orokorrean, Estatu espainiarreko espetxeetan daudenek. Aste honetan bertan bigarren ponentzia bidali da.

 

SORTU EMENDAKINAK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s