“GIZA ESKUBIDEAK. IRTENBIDEA. BAKEA.”

Posted: 2012/12/13 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Presoen eskubideen aldeko irtenbideak eskatu ditu Herrira-k

HERRIRA DURANGO3

Elkarretaratze bat egin du Eusko Legebiltzarraren aurrean, barruan Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari aukeratzen ari ziren bitartean. 

Euskal preso eta iheslarien giza eskubideak errespetatzeko eskatu du elkarteak. Jaurlaritzako lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa egiten ari ziren bitartean legebiltzarraren barruan, eta, saioa amaitzean, protestarekin bat egin du EH Bilduko legebiltzarkide Laura Mintegik.

Urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioak izango duen lelo bera erabili dute gaurkoan: Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira. “Euskal presoentzat eta gatazka gainditzeko, irtenbideak bilatzeko” lan egin dezan eskatu die Jon Garai Herrira-ko eledunak legebiltzarkideei.

“Erakundeak bide bat izan behar dira, gizarteak beharrezkotzat jotzen duena islatzeko”, azaldu du. Gainera, urtarrilaren 12ko martxara joatera deitu ditu Garaik legebiltzarkide guztiak.

U123

U127

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s