BAI U12 BILBORA!

Posted: 2012/12/11 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Hamarnaka eragilek egin dute bat urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioarekin

 

Urtarrilaren 12ko mobilizazio erraldoiari begirako atxikimenduen berri eman du Herrira mugimenduak. Bertan, hamarnaka eragilek ekimenarekin bat egin dutela goraipatu dute.

Bestalde, lipdubak 30 ordutan 30.000 bisita izan dituela azaldu dute.

20121211_herrira

Herrira mugimenduak urtarrilaren 12an Bilbon preso eta iheslarien alde egingo den manifestazioak jaso dituen atxikimenduen berri eman du prentsaurrean. Bertan, Irune Agirrek eta Martin Orbek hitz egin dute mugimenduaren izenean.

U123

Urteetan zehar sufrimendua «gehiegi» luzatu duen gatazka atzean uzteko garaia dela azaldu dute eta Euskal Herrian «bake egoera justu bat» eraikitzeko ateak zabaldu direla aldarrikatu dute.

«Euskal Herriko eragileen arteko elkarrizketa eta akordioek, Donostian burutu zen nazioarteko Bake Konferentziak eta ETAren behin-betiko armak uzteko erabakiak gatazka konpontzeko bidea ireki dute», zehaztu dute.

Zentzu horretan, eta konponbidean aurrera egiteko, gaztakaren ondorioz preso edo erbestean dauden dauden herritarren egoeran «arreta» jartzea beharrezkoa dela aldarrikatu dute. «Euskal Herritik ehunka kilometrotara sakabanatuak daude oraindik, eta honek ondorio larriak dakartza», azaldu dute.

Konponbidearen bidean lehen urrats bezala presoen oinarrizko eskubideak errespetatuak izatea eskatu dute, hauek Euskal Herriratuz, gaixotasun larriak dituztenak edota ‘Parot doktrina’ bertan behera utziz.

Aldarrikapen hauei bide emateko urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diote euskal gizarteari.

U127

30.000 ikustaldi lipdubak

Pasa den larunbatean, hilaren 8an, grabatu zuten lipdubak 30 ordutan 30.000 ikustaldi izan dituela azaldu du Herrira mugimenduak ohar baten bidez. Ekimenaren arrakasta ikusirik, eskerrak eman nahi izan ditu mugimenduak gutziagatik

U126

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s