GIZA ESKUBIDEAK?

Posted: 2012/12/10 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Giza eskubideen nazioarteko eguna

 

HERRIRA4

Giza eskubideen nazioarteko eguna den 2012ko abenduaren 10 hontan, Herrira mugimenduak ondoko puntu hauek azpimarratu nahi ditu:

– 600 bat euskal preso politikok, bizi baldintza biziki gogorrak pairatzen dituzte oraindik gaur egun. Bizi baldintza anker hauen helburua, pertsona suntsitzea da.

– Euskal preso politikoen familiek, frantses eta espainol gobernuek elgarrekin daramaten urruntasun politikaren ondorio larriak pairatzen segitzen dute.

– Ehundaka euskal hiritar, atzerrian bizitzera behartua da oraindik gaur egun. Egoera hau, Euskal Herriak bizi duen eta frantses eta espainol estatuek konpondu nahi ez duten gatazka politikoaren ondorio da.

– Frantzian eta Espainian, oraindik salbuespeneko legeriak aplikatzen dira Euskal Herrian antolatzen den oposizio molde guziei errepresio bidez erantzuteko.

 

Arrazoin guzi hauengatik, Herrira mugimenduak, Euskal Herriko gatazkaren konponbidean engaia daitezen galdetzen die frantses eta espainol estatuei.

 

Herrirak hiritar guziak motibatu nahi lituzte euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen errespetatuan mobilizatzera.

 

Giza eskubideen nazioarteko egun hontan, munduan zehar, egoera justuago baten alde lanean ari diren gizon eta emazte guziak agurtzen ditu.

 

U127

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s