“ZU LAGUN”

Posted: 2012/12/09 in errepresioa

Iñigo Cabacasentzat justizia eskatzeko elkarretaratzea

 

Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas hil zuen tokian egin dute elkarretaratzea eguerdian eta bere omenez Jare rock taldeak egindako abestia eta bideoa aurkeztu dituzte.

20121209_cabacas

Joan den apirilaren 5ean Ertzaintzak botatako gomazko pilota baten ondorioz Bilbon hildako Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailearen lagun eta senideek antolatuta elkarretaratzea egin dute justizia eskatzeko.

Izan ere, Cabacas hil zenetik zortzi hilabete pasatu direnean oraindik ez da argitu gertatutakoa eta Ertzaintzak ez du inolako erantzunkizunik hartu nahiz eta Arartekoak ere kritikatu duen Polizia autonomikoaren jardunbidea.

Bost minutuko isilunea egin dute eta «Justizia orain» aldarrikatzen duten kamisetak eraman dituzte soinean.

iñigo

Cabacas hil zen Maria Diaz de Haroko kalean egin dute ekimena eta Jare rock taldeak egindako abestia eta bideoa aurkeztuko dituzte.

Karlos Trijueque zuzendutako ‘Zu Lagun’ izenburuko bideoklipa da, eta bertan Cabacasen senitartekoek eta lagunek parte hartu dute.

IÑGO1

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s