“INPOSIZIORAKO TRESNA”

Posted: 2012/12/06 in ezker abertzalea

Konstituziotik eratorritako markoak porrot egin duela nabarmendu du ezker abertzaleak

 

Konstituzio espainola onartu zeneko 34. urteurrenean, ezker abertzaleak gogora ekarri du Euskal Herriko jendarteak «sekula» ez zuela onartu eta «gure nazio izaera eta herri bezala dagokigun erabakitzeko eskubidea ukatu» egiten dituela.

constitucion_espanola

«Inoiz baino ageriago geratzen ari da Konstituzioa bera eta bertatik eratorritako autonomien estatutuena estatu-eredu agortua ez ezik, erabateko porrota egin duen eredua dela. Itxi gabe geratu ziren Euskal Herriko eta Kataluniako zauriak sekula baino gordinago ageri dira orain», adierazi du ezker abertzaleak Konstituzio espainolaren 34. urteurrenaren harira igorri duen oharrean.

«Ukaziorako tresna ez ezik, inposiziorako tresna» ere bada ezker abertzalearen ustez egungo «marko konstituzional eta estatutarioa, aste honetan bertan aurkeztu duten hezkuntza erreformarako zirriborro neofrankistak argi erakutsi duen bezala».

Euskal Herrian marko hori gaindituko duen «ariketa demokratikoa» burutzea «sekula baino premiazkoagoa» dela deritzo ezker abertzaleak, eta horretarako «nahitaezko» jo du «nazio bezala aitortuak izatearen alde eta erabakitzeko eskubidea praktikan jartzearen alde gauden eragile politiko, sozial eta sindikal guztien arteko oinarrizko akordioa eraikitzea».

Egungo egoera politiko eta sozioekonomiko larria eraldatu ahal izateko «guztiz premiazkoa ere bada Euskal Herriak burujabetza osoa izatea, Estatu librea eraikiz justizia soziala erdiesteko», erantsi du.

INDEPENDENTZIA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s