INDEPENDENTZIA!

Posted: 2012/12/06 in INDEPENDENTZIA

«Uholde berdeak» independentziaren aldeko aldarrikapenez busti du Durango

Jai giroan, arratsaldeko 17.20ean abiatu da Independentistak Sareak Durangon deitutako manifestazioa.

Independentziaren aldeko hamaika arrazoi daudela aldarrikatu dute, baina guztietan nagusiena, herri baten nahia dela azpimarratu dute.

INDEPENDENTZIAA

Abenduaren 6an, Konstituzio espainola ospatzen den egunean, azken urteetako ohiturari jarrai, Independentistak Sareak manifestazioa deitu du Durangon.

Arratsaldeko 17.20ean abiatu da «uholde berdea» Landako eta Plateruena arteko zabalgunetik.

Milaka lagun izan dira, Euskal Herri osotik, Durangoroa independentziaren aldarria eraman dutenak.

INDEPENDENTZIA2

Manifestazioan jai giroa izan da nagusi. Txarangek, trikitilariek eta txistulariek ibilbidea girotu dute, manifestariek euskal doinuak kantatzearekin batera. 

Ikurrinak eta Independentistak Sareko zapi berdeek koloreztatu dute mobilizazioa.

Manifestazioa ekitaldi batekin amaitu da. Kataluniako Asanblada Nazionaleko ordezkaritza bat izan da bertan, Independentistak Sareko kideekin batera.

INDEPENDENTZIA4Txutxi Ariznabarretak azpimarratu duenez, badira hamaika arrazoi independentziaren aldeko hautua egiteko, baina guztietan nagusiena herri baten nahia dela ohartarazi du.

Bere iritziz, Madrilgo Gobernua da «independentistak sortzeko makina nagusia».

Hezkuntza erreforma berriari ere erreferentzia egin dio Ariznabarretak eta hezkunza propioari eta euskarari berari eraso gisa kokatu du.

Ekitaldian Iratxe Ibarrak eta Xabier Amurizak bertso bana kantatu dituzte eta Rafa Ruedak eta Jon Enbeitak kantu bat jo dute, gitarraz.

INDEPENDEN

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s