EUSKAL KULTURAREN LEIHOA ZABALDUTA

Posted: 2012/12/06 in kultura

Euskal kulturaren leihoa zabalduko du berriro Durangok

 

DURANGO1

Zazpi guneetan banatuta, 300 ekitaldi baino gehiago bilduko ditu gaurtik igandera bitarte Durangoko Disko eta Liburu Azokak.

Krisiaren mamua Landakotik zelatan ibiliko bada ere, urteroko hitzorduak ez dio uko egiten euskal kulturaren topagune nagusi izaten jarraitzeari. Benito Lertxundik jasoko du Argizaiola saria.

Arp_giz_68410256466

Azken egunetako prestaketa lanak amaituta, Durangoko Disko eta Liburu Azoka abian da. Gaurtik igandera bitarte, euskal kulturaren topagune nagusi izango da berrogeita zazpigarren urtez.

Zazpi guneetan banatuta, 300 ekintza baino gehiago izango ditu aurten Azokak. Talde desberdinen arteko elkarlanetik eratorritako ondorioa da aurtengo egitarau oparoa.

Hala nabarmendu zuen aurkezpenean Gerediaga Elkarteko Nerea Mujika presidenteak eta Aiert Goenaga Azokako zuzendariak. «Aurten inoizko egitaraurik zabalena lortu da elkarte eta talde ezberdinen arteko elkarlanari esker».

Aurten lehen aldiz esku hartu dute Berbaro Elkarteak, San Agustin Kultur Guneak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, Ahotseneak, Topaguneak, Plateruena Kafe Antzokiak eta Goiena Komunikazio Taldeak koordinazio batzarrean eta haien arteko lanetik sortu dira Areto Nagusia, Saguganbara, Ahotsenea, Irudienea, Plateruena, K@bia, Szenatokia eta Azoka TV.

Kultura ijitoa izango da aurtengo gonbidatu nagusia.

Kirisari aurre

Durangoko Azokak hausnarketa estrategikoari ekin zion duela hiru urte. Kulturgintzako agente guztiek hartzen dute parte prozesu horretan, galdera nagusi bati erantzuteko xedearekin: nolakoa izan behar du XXI mendeko azoka? Besteak beste, garbi ikusi dute dagoeneko Durango, liburuentzako eta diskoentzako bakarrik ez, euskal kulturako bestelako formatu eta diziplinentzako ere plaza izan behar dela, eta horretarako jaio ziren iaz Kabia, Irudienea eta Eszenatokia. Aurten sendotuta eta egonkortuta datozkigu, etorkizunean sor daitezkeen gune berrietarako oinarri bilakatuta.

Durangok ere igarri du krisiaren eragina, hasteko eta behin parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, aurten hogei bat salmahai gutxiago aurkituko baititugu. Iraupenean ere bai, egun bat laburragoa izango da-eta. Produktu berrien aurkezpenak ere gutxiago izango dira, baina hala ere denetarik, eta kalitatekoa, aurkituko dugu Landako beteko duten postuetan.

 

BENITO

DURANGO2

Lertxundik, Argizaiola; Basterretxeak, kartela

Durangoko Disko eta Liburu Azokarekin izan duen harreman «estua» eskertu aldera, Benito Lertxundik jasoko du gaur gauean Argizaiola saria.

Azokan «erreferente» izan da Orioko musikaria eta berak jasoko du saria ekitaldi «berezi» batean.

Eta Benito Lertxunditik Nestro Basterretxeara. Sortzaile bermeotarra izan da aurtengo kartelaren egilea. Azken urteetan lehiaketa bidez aukeratu izan da kartela baina aurten lehengo ohitura berreskuratu nahi izan dute. Izan ere, garai batean Durangaldeko artista bati eskatzen zioten kartela eta aurten euskal artista bati egin diote enkargua.

Basterretxeak aitortu zuenez, beretzat «ohorea» izan da enkargua jasotzea, azokak berak bere ekarpenak baino «garrantzia handiagoa» duelako.

Durangoko Azokatik at, irekita dago, aurten hamazazpigarrenez, artisauen Euskal Denda. Berritasunez blai ireki zituen atzo ateak. Hogei artisau berrik salmahaia ezarri dute aurtengo azokan. 56 saltoki izango dira guztira Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik etorriak.

Durangoko Disko eta Liburu Azokari buruzko informazio osoa, NAIZeko Agendan.

DURANGO

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s