“OSO LATZA IZAN DA”

Posted: 2012/12/02 in TORTURA

«Justizia» eta «erreparazioa» aldarrikatu dute torturak jasan dituzten pertsonentzat

 

OSOO

Torturak jasan dituzten ia 200 lagunek parte hartu dute «Oso latza izan da. Tortura en Euskal Herria» liburuaren aurkezpenean.

Int000001135

Donostiako Intxaurrondo auzko Kultur Etxean aurkeztu dute Julen Arzuaga abokatu eta EH Bilduko parlamentariak idatziriko «Oso latza izan da. Tortura en Euskal Herria» liburua. Toki sinbolikoa aukeratu dute aurkezpena egiteko bertatik gertu aurkitzen baita Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartela eta torturak jasan dituzten ia 200 lagunek parte hartu dute ekitaldian.

Arzuagak azaldu duenez, azken 50 urteetan 9.600 tortura kasu baino gehiago gertatu dira Euskal Herrian eta liburuan hainbat testigantza jaso dituela esan du. Ildo horretan, instituzioek errolda ofizial bat osatu beharko luketeela azpimarratu du.

OSO

Unai Romano gasteiztarrak Egiari Zor Fundazioaren izenean hitza hartu du eta torturaren inguruan lehen pertsona mintzatu da. Romanok tortura jasan duten pertsonentzat «justizia» eta «erreparazioa» lortzea dela erronka nabarmendu du eta aldi berean, «egia osoa» ezagutu beharra dagoela eta «Estatuek beren erantzunkizuna» onartu behar dutela.

Torturaren Aurkako Taldearen bozeramaile Lorea Bilbao ere izan da liburuaren aurkezpenean eta Estatuaren ardurak ezagutzeko ikerketa kolektibo bat burutzearen beharra aldarrikatu du. Instituzioek ordaindutako batzorde independiente bat sortzea eskatu du Bilbaok.

Torturaren inguruko liburua Durangoko azokan izango da salgai eta informazio gehiago Euskal Memoria Fundazioaren webgunean aurkitu daiteke.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s