HERRIRA!

Posted: 2012/12/02 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Sara Fernandez eta Karmele Solaguren gogoan izango dituzte Iruñean

 

 

 

SAKABANAKETAREN AURKAKO MOBILIZAZIOAK IRUÑEAN

Azaroaren 30ean eta abenduaren 14an

Ezer baino lehen, besarkada handi bat Sara Fernándezen eta Karmele Solagurenen familiartekoei eta gertukoei, bai eta presoen familiei eta gertukoei ere, haientzat denentzat egun hauek bereziki gogorrak direlako.

Izan ere, negua heldu da, elurra, izotza, euria… bidaiak arriskutsuagoak dira eta asteburutik asteburura geroz eta zailagoa aurrera egitea. Eta gainera, azaroaren 29a eta abanduaren 6a, Sara eta Karmele hil ziren egunak, hain zuzen, gogor iltzaturik daude sakabanaketaren biktimen gogoan eta egutegian.

Eta halaxe da, baina Sara, Karmele eta sakabanaketak eraman dituen beste 14 biziak ez dira, zoritxarrez, egun hauetan bihotza estutzen diguten bakarrak. Astebururo, ehunka pertsona errusiar erruleta horren menpe egoteak ere kezka larria eragiten digu.

Ez da oso atzera joan beharrik, duela bi asteburu Tafallako hiru lagunek istripua larria izan baitzuten Leonen, Galiziara zihoazela Inés del Río eta Josu Bravo bisitatzera. 2012ko hamahirugarren istripua izan zen. Aurten, 40 lagunek jasan dituzte auto istripuak sakabanaketaren ondorioz.

Herrira mugimendutik alerta deia egin behar dugu, presoen familiek etengabe jasaten duten arriskuaren aurrean. Presioa eta zigorra geroz eta handiagoak dira, nekea ere bai, eta azken asteotan bi salaketa ezagutu ditugu, oso larriak, familiartekoen kontrako jazarpenaren ingurukoak: Enara Rodríguez hiltzeko ahalegina eta Izaro Arruarteren kontrako mehatxu eta presioak.

Gure iritziz, Espainiako Gobernuaren jarrera probokazio hutsa eta egiazko arduragabekeria da. Probokazioa da, sakabanaketaren helburu bakarra, gaur egun, egoera horretan daudenengan kalte, amorru eta ezintasun handiagoa sortzea delako. Eta arduragabekeria da, astebururo errepidean hildako gehiago izateko aukerak ugaltzen dituelako.

Finean, benetan larria da gobernuek, bake prozesua oztopatu nahian, sakabanaketaz, familia hauen oinazeaz eta haien giza eskubideen urratzeaz baliatzen segitzea.

Eta sakabanaketa lehenbailehen amaitu beharra dagoela diogu, epeak luzatzeak zuzenean biktimen kopurua handitzea ekarriko duelako.

 

Gobernuak muturreko jarrera hori hartu duela ikusirik, hau da, boikotarena, herritarrei errezeta bikoit proposatu nahi diegu:

– Bat: akordio sozial zabal bati heltzea, salbuespen neurriak desagertzearen eta presoen eta familiartekoen giza eskubideak errespetatzearen alde.

– Bi: akordio hori kalean ikusaraztea, gobernuei giza eskubideen gaian eta bake prozesua bultzatzeko egin beharreko presioa areagotzea.

 

HERRIRA DISPER

 

 

Ildo horretan, hurrengo egunetarako antolatu ditugun mobilizazio batzuen berri eman nahi dizuegu.

– Azaroak 30, ostirala: hileko azken ostirala denez, arratsean bilkurak herri eta auzoetan. Horrez gain, Iruñean bilkura bat antolatu dugu eguerdiko 12etan, Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean.

– Abenduaren 5ean, sakabanaketaren amaieraren aldeko mozio bat eztabaidatuko da Barañaingo udalean. Arratsaldeko zazpietan, Herrira-k bilkura deitu du udaletxearen aurrean.

– Abenduak 14, ostirala. 18:30ean Autobus geltokian. “Sakabanaketak hil egiten du. Euskal presoak Euskal Herrira”.

 

Aipatutako ekimen guztiak eta hurrengo asteetan iragarriko ditugunak heldu den urtarrilaren 12an Bilbon izanen den manifestazio handiaren testuinguruan antolatu dira; mobilizazio horrek berebiziko garrantzia du egungo blokeoa hausteko.

Gure helburua da Bilboko kaleetan agerian gera dadila akordio sozial zabal hori, sakabanaketa eta salbuespen neurri guztiak amaitzeko gehiengoak duen borondatea eta gu guztion nahia, alde guztiek bakeranzko behin betiko urratsak egin ditzaten.

U124

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s