“BAGOAZ!”

Posted: 2012/12/01 in Euskara

Esne Beltzak osatu du Korrikako kantua, ‘Bagoaz!’ izenburupean

Martxa handia duen kantua dela esan du Xabi Solano abeslariak. “korrika egiteko gogoa pizten duena”.

KORRIKA4

Kantuarekin herritarrek ematen dietena eskertu nahi dutela azaldu du Edurne Brouarde Korrikako koordinatzaileak.

KORRIKA3

18. Korrikak Andoain eta Baiona arteko bidea egingo duela jakinarazi eta gero, euskararen aldeko lasterketarako propio prestatu duten kantua aurkeztu zuten atzo. Esne Beltza da egilea, eta atzo goizean egin zuten haren aurkezpena Andoaingo Bastero Kulturunean; baita haren bideoklipa ere.

Izenburua: Bagoaz! “Beti izan da kantua gure mezua zabaltzeko tresna oso eraginkor bat”, azaldu zuen Edurne Brouard koordinatzaileak. Esne Beltza Korrikako kantua egitera “kondenatua” zegoela azpimarratu zuen. “Furgoneta, kilometroak, etengabeko mugimendua, indar metaketa, bete herrialdeetakoa bezala, hemengoa zabaltzeko nahia… Korrikaren printzipioak bat datoz haiek dituztenekin”.

Eman euskara elkarri izango daKorrika 18ren leloa. “Abesti polit bat egiteko aukera eman digu”, uste du Xabi Solano Esne Beltzako abeslariak.

Zuzenean kantatu zuen abestia Solanok, eta ondoren bideoklipa ikusi ahal izan zuten.

Korrika 18ko arropa ere aurkeztu zuten. AEKren euskaltegietan, eta Euskal Herriko hainbat dendetan jarriko dute salgai.

Internet bidez erosteko aukera ere egongo da, Euskal Herriko Plaza webgunearen bidez. Korrikaren webgunean ere laster jarriko dute eskaintzaren katalogoa.

Martxoaren 14tik 24ra izango da aurtengo Korrika.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s