ALKATEZ ALDATUKO DUTE TREBIÑUN

Posted: 2012/12/01 in UDALAK

Alkatez aldatuko dute Trebiñun, independenteek eta Bilduk bat eginda

PPko alkatearen aurkako zentsura mozio bat aurkeztu dute independenteek, eta aurrera atera da Bilduren babesari esker.

Trebiñu Arabarekin batzearen aldekoa da herri plataforma.

TREBIÑU

Trebiñuko bi plataforma independenteetako zinegotziek eta Biduk zentsura mozio bat onartu dute, Inmaculada Ranedo alkatea kargutik kentzeko. PPkoa da Ranedo, eta Ignacio Portilla plataforma independenteetako baten zinegotzia izango da alkate berria.

Bina zinegotzi dituzte bi talde independenteek, hiru PPk eta bana EAJk eta Bilduk. Udalbatzaren gehiengo osoa behar zuten mozioak aurrera egiteko, eta Bilduren ordezkariak eman die plataformei gehiengo absolutua. EAJ izan da zentsura mozioarekin bat egin ez duen talde bakarra, eta Bilduk jakinarazi du ez dela udal gobernuaren parte izango.

Abenduaren 14an izendatuko dute alkate berria.

Trebiñu Arabako parte izatearen aldekoa da alkatetza eskuratuko duen plataforma.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s