ETXE KALERATZEAK STOP!

Posted: 2012/11/28 in ETXE KALERATZEAK

Etxetik kaleratzekoak ziren gizon batek bere buruaz beste egin du Donezteben

Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak eman du berria. 59 urteko gizon bat da hildakoa.

Justiziako iturriek esan dute 4.200 euroko zorra zuela, alokairuagatik.

 Azaroaren 9an, Barakaldon, emakume batek bota zuen bere burua leihotik kasu beragatik.

19:30ean manifestazioa egingo dute Iruñean, etxe kaleratzeen eta murrizketen kontra.

 

 

Etxetik kaleratzekoak ziren lagun batek bere buruaz beste egin du Donezteben, goizean, Juan Manuel Fernandez Nafarroako Auzitegi Nagusiko presidenteak jakinarazi duenez. Alokairuan bizi zen, bikotekidearekin, eta Justiziako iturriek esan dute 4.200 euroko zorra zeukala.

Gizonezkoa da hildakoa —Manolo Reguera—, 59 urtekoa.

Nafarroako Auzitegiak eman zuen gizona etxetik bidaltzeko agindua, eta gaur bertan ziren agindua ezartzekoak. Horrelako arazoak dituzten lagunentzako Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen bitartekaritza lanetarako laguntzarik ez zuen eskatu biktimak, exekutiboaren arabera.

Azaroaren 9an, Barakaldon, Amaia Egaña 52 urteko emakumeak bere buruaz beste egin zuen, etxetik kaleratzear zirela.

Bihar, hain justu, Espainiako Kongresuan eztabaidatu eta bozkatzekoak dira PPren gobernuak aurkeztutako dekretua, etxe kaleratzeei aurre egiteko. Hainbat gizarte eragilek salatu dute eragin murritza izango duela, kaleratzea bertan behera uzteko gobernuak jarriko dituen baldintzak oso familia gutxik betetzen dituztelako.

Manifestazioa Iruñean

19:30ean manifestazioa egingo dute Iruñean, etxe kaleratzeen eta murrizketen kontra. Autobus geltoki zaharretik abiatuko da protesta. ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, EHNE eta CNT sindikatuek eta hainbat gizarte mugimenduk antolatua zuten protesta, gaurko heriotzaren berri izan aurretik. SOS Arrazakeria, Nafarroako M15, Langabetuen Batzarra, Mugarik Gabe elkartea, Ikasle Abertzaleak, AHT Gelditu! Elkarlana, Bilgune Feminista eta Ekologistak Martxan daude deitzaileen artean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s