BERRIRO GERTA EZ DADIN!

Posted: 2012/11/27 in EMAKUME BORROKA

Araiako plaza bete egin da, herrian izandako hilketa gaitzesteko

Tere Egurrola 65 urteko andrearen eta haren senarraren gorpuak etxe batean aurkitu dituzte.

Lehen hipotesiaren arabera, senarrak emakumea hil du, eta bere buruaz beste egin du ondoren.

Udalak ebazpen bat onartu du aho batez, hilketa salatu eta halakorik berriro gerta ez dadin konpromisoak hartzeko.

 

Adineko gizon bat eta emakume bat hilda aurkitu dituzte gaur goizean Araian (Araba), etxean. Ertzaintzak BERRIAri azaldu dio emakumearen gorpuak indarkeria arrastoak dauzkala; ohean zegoen hilotza. 65 urte zeuzkan, eta Tere Egurrola zuen izena. Senarra ere zenduta aurkitu dute, urkatuta. 68 urte zituen hark. Lehen hipotesien arabera, emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia du kasuak: Poliziak uste du senarrak emakumea hil duela, eta ondoren bere buruaz beste egin duela. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak baieztatu du hori dela hipotesia.

Albiste agentziek jakinarazi dute buruan daukala kolpea andreak; ustez, aizkora batekin egin dio eraso senarrak, ohean zegoela. Hipotesi horren arabera, gizonak bere buruaz beste egin du ondoren, habe batean zintzilik jarrita urkatuta. 

Bizilagun batek eman du larrialdi deia. Gizona ikusi du urkatuta, eta ertzainek etxera sartu direnean aurkitu dituzte bi gorpuak.

Diego Castañares alkatea ustezko hilketa izan den lekura joan da, eta adierazi du aztertzen ari direla protesta ekintzaren bat antolatzea. 

Herrizaingo Sailak jakinarazi du emakumeak ez zuela salaketarik jarrita bikotekidearen aurka.

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s