ETXE-KALERATZEA GELDIARAZI DUTE!

Posted: 2012/11/26 in ETXE KALERATZEAK

Familia bat bere etxetik kaleratzea ekidin dute Burlatan

 

Hirurehun lagun inguru bildu dira Burlatako San Frantzisko kaleko etxebizitza atarian kaleratzea geldiarazteko.

Bikote bat eta adin txikiko hiru seme-alabak bizi dira bertan.

A8naniccqaavcdv

Burlatako Bake Epaitegiak gaur etxea hutsarazi behar zutela jakinarazi zieten Pilar Martinez eta Mariano Esparza senarrari, baina ez dute Iruñeko Epaitegitik jakinarazpen ofizialik jaso.

«Ez da lehenengo aldia Iruñeko Epaitegiak jakinarazpen ofizialik gabe kaleratzeak burutzen dituela», adierazi dute Hipotekek Kaltetutakoen Plataformako kideek.

Horregatik, 300 lagun inguru bildu dira goizeko 09.00ak aldera Burlatako San Frantzisko kaleko lehenengo zenbakian gauzatzera zihoazen kaleratzea geldiaraztera. Tutera, Barañain, Berriozar eta Iruñeko lagunak gerturatu dira bertara, baita NaBai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra alderdietako ordezkariak ere.

Lehenago, etxean bizi den emakumea Iruñeko Epaitegira joan da plataformako kideez lagunduta, haien kaleratzea ez gauzatzeko eskatzen zuten helegiteak aurkeztera.

Emakumeak epailearekin biltzeko aukera izatea eskatu du bere argudioak azaltzeko eta, desjabetzea egitekotan, eguna eta ordua zehazteko galdeginez. Gaur kaleratzerik ez dela izango adierazi du Martinezek, baina bihartik aurrera zer gertatuko den jakin gabe jarraitzen duela ohartarazi du.

Hipotekek Kaltetutakoen Plataformatik familia horren egoera «kritikoa eta larria» dela salatu dute eta Burlatako Udalari galdegin diote hutsik dauzkaten etxebizitzetako bat uzteko.

Etxebizitzan bikote bat eta haien adin txikiko hiru seme-alabak bizi dira eta egoera lazgarria bizi dute. Emakumeak lan sozialak burutzeko ditu Burlatako kaleak garbitzen eta oinarrizko errenta jasotzen du hilabete amaieran. Lan kontratua abenduan amaitzen zaio.

Senarrak, bere aldetik, minbizi larria du eztarrian eta buruan eta langabezian dago

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s