“FORMULA ZAHARREK EZ DUTE BALIO”

Posted: 2012/11/24 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

“Formula zaharrek ez dute balio bakearen ekuazioa argitzeko”

 

Herriraren oharra:

Herrirak Espainiako Audientzia Nazionalak gaur hartutako erabakia salatu nahi du. Izan ere, beste behin 197/2006 doktrinaren aplikazioari argi berdea eman eta zigorra beteta duten 24 euskal preso politiko espetxean mantentzea erabaki baitu. Euren artean, Ines del Rio dago nahiz eta uztailean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bere askatasunaren aldeko epaia kaleratu.

Erabaki honen bitartez, Espainiar Estatua giza eskubideak urratu eta denbora galtzen ari da. Soluzioen garaia da, bake justu baten aldeko apostua egiteko unea da eta eskubide guztiak errespetatuak izateko zubiak eraikitzeko momentua da. Eta berau, erabat inkonpatiblea da milaka herritarren eskubideak urratzen dituzten salbuespeneko neurriak indarrean mantentzearekin.

Formula zaharrek ez dute balio bakearen ekuazioa argitzeko. Horiek horrela, Espainia eta Frantziako gobernuek arduraz jokatu behar dute eta definitiboki konponbide prozesuari positiboki erantzun behar diote. Bide horretan, ezinbestekoa da indarrean dagoen espetxe politikaren aldaketa, 197/2006 doktrinaren aplikazioa errefusatzea eta zigorra bete duten presoak askatzea. Urrats positibo hauek emateak euskal jendartearen gehiengo erraldoi batek desiratzen duen bake iraunkor, justu eta definitibora heltzeko denborak laburtzea ekarriko luke.

Azkenik, Espainiar Estatutik Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ingurura iristen ari diren presioak ezagutu arren, Europako instituzioek giza eskubideen errespetuari bultzada ematen jarraituko dutelaren konfidantza adierazi nahi dugu.

Euskal jendartearen gehiengo zabal batek argi dauka. Bakea guztion artean eraiki behar da, era bateratu eta transbertsalean. Horretarako, ezinbestekoa izango da espetxe politikaren aldaketaren aldeko akordio sozial zabala eraikitzea. Adostasun zabal horren irudikapena gauzatzeko lehen erronketariko bat, datorren urtarrilaren 12an Herrirak deitutako Herri Mobilizazio Orokorra izango da.

Eskerrik asko

Herrira

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s