EUSKARAren AKORDIO NAZIONALA

Posted: 2012/11/24 in EH BILDU, Euskara

Euskararen Akordio Nazionala adosteko deia egin du EH Bilduk

EAEko Euskararen Legea onartu zeneko 30. urteurrenean, Akordio Nazional bat aldarrikatu du EH Bilduk, hizkuntza politika garatzeko eta euskarari estatus juridiko berria emateko.

Euskara Euskal Herri osoan ofiziala izatea du xede koalizio abertzalearen proposamenak.

Euskal Herria Bilduren izenean, Garbiñe Zurutuza eta Jokin Melidak agerraldia egin dute, Karmele Aierbe eta Xabi Vazquezekin batera, EAEko Euskararen Legea onartu zuteneko 30. urteurrenaren harira, hizkuntza normalizazioa bermatuko duen Akordio Nazionala galdegiteko.

Gaurko egunean «aho betez diskurtso ofizialetan euskarak urte hauetan egin duen bidea goraipatuko» dela esan dute koalizioko kideek, baina egungo errealitateak, ordea, «bestelako aurpegi bat» erakusten duela argitu dute. «Euskara normalizaziotik urruti dago eta egun oraindik arriskuan» dagoela ohartarazi dute Zurutuza eta Melidak.

Erakunde publikoek, euskararen gizarte erakundeek eta euskaltzaleek egindako «lan eskerga» dela medio, «galbidean zegoen hizkuntza amildegitik» ateratzea lortu dela eta euskarak «sekula bereak izan ez dituen esparruak eskuratu» dituela nabarmendu dute. Baina, hala ere, azpimarratu dutenez, «osasuntsu egotetik urrun gaude, eta azken hiru hamarkadetan garatutako hizkuntza politika berdinekin jarraituz gero, euskara ez da normalizatuko».

Galtzeko arriskuan

Euskararen egoera islatzen duen zenbait datu ere eman dute: euskal herritarron %84ak erdara –gaztelania edo frantsesa– du hizkuntza nagusi edo bakarra. Unescok %33tik beherako erabilera duten hizkuntzak galtzeko arriskuan daudela adierazi zuen. Gipuzkoarren %39ak erabiltzen du euskara; Bizkaian, %12,8ak; Araban, %4,3k; Nafarroan, %5,5ak eta %9,6ak Ipar Euskal Herrian. Beraz, EH Bilduk ondorioztatu duenez, Gipuzkoa kenduta, Unescok finkatutako «marra gorriaren oso azpitiko» erabilera du euskarak eta horrek «galtzeko arriskuan jartzen du».

Datuok erakusten dute, koalizioaren aburuz, hizkuntza politiken garapenak «ez duela balio izan euskaldun eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduna berreskuratzeko».

Hori dela-eta, hizkuntza politika garatzeko eta euskarari estatus juridiko berria emateari begira, Euskararen Akordio Nazionala adosteko proposamena egin du EH Bilduk, «euskara Euskal Herri osoan izateko helburuarekin».

«Zentzu horretan, beharrezkoa deritzogu hizkuntza politika berriak indarrean ipintzea, euskara eta euskararen erabilera lehenesten duena gure jendarteko esparru guztietan», azpimarratu dute.

Azkenik, abenduaren 1ean Kontseiluak Donostian deituriko manifestazioarekin bat egin du koalizio abertzaleak, eta herritarrei dei egin die bertan parte har dezaten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s