“EMAN EUSKARA ELKARRI”

Posted: 2012/11/23 in KORRIKA

Korrika-ren laguntzaileak lortzeko kanpaina abian jarri du AEK-k

 

Berezko hizkuntza ikasteagatik ordaindu behar izatea ez dela onargarria erran dute koordinakundeko arduradunek; murrizketen ondorioz ikasleek gero eta ahalegin handiagoa egin behar dutela nabarmendu, eta herritarren laguntza eskatu dute.

AEK-k Korrika behar du aurrera egin ahal izateko, eta Korrikak, berriz, laguntzaileak behar ditu martxan jartzeko. Horixe nabarmendu dute koordinakundeko arduradunek eta hainbat ikaslek, Iruñean Korrika laguntzaileak lortzeko kanpaina aurkezteko egin duten agerraldian. “Ez da onargarria, ezta ulergarria ere, berezkoa dugun hizkuntza ikasteagatik ordaindu behar izatea”, erran du AEK-ko koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak. Doakotasunaren alde egin du, eta gaur egun ikasleek egin behar duten ahalegin ekonomikoa handia dela erantsi du, are gehiago euskaltegien diru laguntzak murriztu edo desagertu eta gero. Hori dela eta, ikasleok, eta, aldi berean, AEKren jarduera bera laguntzeko, kanpaina jarri du martxan AEK-k, Korrika laguntzaileak lortzeko.

AEK-ren euskaltegietan eta http://www.korrika.org webgunearen bidez bada aukera, 12 euroren truke, Korrika laguntzaile bilakatzeko. Ikasleek ere egin diete deia herritarrei, kanpainarekin bat egiteko. Gorka Martin, Olga Lopera, Tomas Arroyo eta Gillen Moralesek hartu dute hitza Iruñeko aurkezpenean. Korrikaren arduradun Edurne Brouardek, hain zuzen, haien eta bertze ikasle guztien ahalegina eskertu du, eta erran du haiek direla AEKren motor. 18. Korrikak ikasleak omenduko ditu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s