GU ERE LARUNBATEAN HASIKO GARA!

Posted: 2012/11/22 in SORTU

Hasi da eztabaida prozesua herriz herri

 

Asteburu honetan hasiko da otsailaren 23ra arte hedatuko den prozesua.

Sortzaile prozesua abian

Larunbat honetan, hilak 24, burutuko da herri gehienetan Sortu-ren prozesu eratzailearen lehen batzarra. Orotara, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 293 herri eta auzoetan burutuko da eztabaida prozesua,

Aurreko asteburuan jada, 31 herrietan burutu da lehen batzarra, 745 lagun ingururen parte-hartzearekin.

Orokorrean, batzar oso parte-hartzaileak izan dira, eztabaida eta ekarpen askokoak.

Ponentziei dagokionean, Sortu.net webgunetik 5.169 deskarga burutu dira, 2.712 euskaraz eta 2.457 gazteleraz. Milaka eta milaka dira eskura banatu diren ponentziak.

Azkenik, deialdia luzatu nahi genieke bere burua ezkertiar eta independentistatzat duten lagun horiei, euskal Herrian independentzia eta sozialismoa eraiki nahi duten gizon eta emakume orori, gazte zein helduei, Sortu prozesuan parte hartu dezaten.

Eztabaidarako ponentzia preso guztiei bidali die Sortu-k

Aurreko astean eginiko agerraldian, deialdia luzatu zitzaien bere burua ezkertiar eta independentistatzat duten lagun guztiei, Euskal Herrian independentzia eta sozialismoa eraiki nahi duten gizon eta emakume orori, Sortu prozesuan parte hartzeko.

Era berean, Sortu-ren eratze prozesu herritarra burutu nahi dela adierazi zen, eta horretarako herritarren parte-hartzea bultzatzeko borondatea adierazi zen.

Zentzu horretan, batzarretan era zuzenean parte hartu ezin izango duten euskal preso politikoen parte-hartzea eta ekarpena bermatzeko, eztabaidarako ponentzia preso guztiei bidali die Sortu-k.

Sortu-ren helburua presoek ponentzia aztertu eta bere ekarpenak egin ahal izatea da.

Euskal preso politikoek askapen prozesuaren parte izan behar dute, bai eta antolakunde berriaren eratze prozesuaren parte.

Dabilen harriari goroldiorik ez

“Dabilen harriari goroldiorik ez” dio esaera zaharrak; Sortuk ez dio lekurik hartzen utziko ez neoliberalismoren goroldioari ez Espainia eta Frantziaren herdoilari

Fase politiko berria Euskal Herrian iraultza demokratikoa burutzeko baliatu behar dugula pentsatzen dugu Sortzaileok, errotik aldatu behar da egoera eta hori guztia herritarren eskutik egin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s